N-121-C
N-121-C Tutera eta Tarazona lotzen dituen errepidea da. 21 kilometroko bere ibilbideak AP-68 eta N-122 lotzen ditu.
Ibilbidea
N-121-C errepidea Tuteran hasten da, hego-mendebaldeko bidea hartuz. A-68 eta AP-68 lotu ondoren, Cascante, Tulebras eta Monteagudo zeharkatzen ditu. Zaragozako probintzian sartzean N-121 bakarrik du izena eta Tarazonan N-122ren lotunean du amaiera.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.