Nógrád (konderria)
Nógrád (eslovakieraz: Novohradská) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen iparraldean dago, Iparraldeko Hungaria eskualdean, Eslovakiako mugaren ondoan. Horrez gain, Hungariako Borsod-Abaúj-Zemplén, Heves, eta Pest konderriak ere mugakide ditu. 2.545 km²ko azalera du, eta 2011n 201.919 biztanle zituen[1]. Hiriburua Salgótarján da.
Nógrád | |||
---|---|---|---|
Hungaria | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Hungaria | ||
Izen ofiziala | Nógrád vármegye | ||
ISO 3166-2 | HU-NO | ||
Hiriburua | Salgótarján | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 48°00′N 19°34′E | ||
Azalera | 2,545,48 km² | ||
Mugakideak | Pest konderria, Heves, Borsod-Abaúj-Zemplén, Nitra eskualdea eta Banská Bystrica eskualdea | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 182.459 (2022ko urriaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 79,3 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Iparraldeko Hungaria | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua eta UTC+01:00 | ||
http://www.nograd.hu/ |
Geografia
Nógrád konderria, Hungariako bigarren txikiena, herrialdearen iparraldean dago, Eslovakiarekin muga eginez. Muga horren zati handiena Ipoly ibaiak egiten du. Aski eskualde menditsua da; mendigune nagusiak Börzsöny, Cserhát eta Mátra dira. Erliebea dela eta, herri gehienak txikiak dira eta haranen behealdean daude. Bi handienak Balassagyarmat -konderriaren lehengo hiriburua- eta Salgótarján -hurbileko meatzeen ustiapenagatik XX. mendean industriagune bilakatua- dira.
Banaketa administratiboa
2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 6 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalerriak (település) |
---|---|---|---|---|
Balassagyarmat | Balassagyarmat | 532,94 | 39.623 | 29 |
Bátonyterenye | Bátonyterenye | 215,45 | 21.323 | 8 |
Pásztó | Pásztó | 551,57 | 31.292 | 26 |
Rétság | Rétság | 435,03 | 24.003 | 25 |
Salgótarján | Salgótarján | 525,23 | 63.473 | 29 |
Szécsény | Szécsény | 285,25 | 19.219 | 14 |
Hiri eta herriak
Konderri eskumenak dituzten hiriak
- Salgótarján (hiriburua; 35.811 biztanle 2015ean[2])
Hiriak eta herri handiak
(2015eko biztanleria[2])
- Balassagyarmat (15.570)
- Bátonyterenye (12.443)
- Pásztó (9.312)
- Szécsény (5.937)
- Rétság (2.713)
Iruditegia
- Salgóko gaztelua, Salgótarjándik hurbil.
- Cserhát mendigunea.
- Mátra mendigunea neguan.
- Hollókő herria.
Erreferentziak
- Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-11-28).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Nógrád county 1hungary.com