Nélida Piñon
Nélida Piñon (Rio de Janeiro, Brasil, 1937ko maiatzaren 3a - Lisboa, 2022ko abenduaren 17a) brasildar idazle eta kazetaria izan zen.
Nélida Piñon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nélida Cuíñas Piñón |
Jaiotza | Rio de Janeiro, 1937ko maiatzaren 3a |
Herrialdea | Brasil Espainia (2021 - |
Heriotza | Lisboa, 2022ko abenduaren 17a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pontifical Catholic University of Rio de Janeiro (en) |
Hizkuntzak | gaztelania portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta editorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Brasilgo Letren Akademia Real Academia Española Academia Mexicana de la Lengua |
Biografia
Eskola aleman batean egin zituen ikasketak, eta ondoren kazetaritza ikasi zuen Rio de Janeiroko Unibertsitate Katolikoan. Txikitatik izan zuen literaturarako zaletasuna, baina bere lehen eleberria 1961ean argitaratu zuen: Guía mapa de Gabriel Arcanjo (Gabriel Arcanjoren mapa-gida). Haren ondoren idatziak dira, besteak beste, Tempo das frutas (1966, Fruitu-garaia), Fundador (1969, Fundatzailea), Tebas do meu coraçao (1974, Bazoaz nire bihotzetik), A República dos Sonhos (1984, Ametsetako errepublika), A força do destino (1978, Patuaren indarra) eta La hora de la estrella (1990, Izarraren ordua).
Piñonek ahalegin berezia egin du topikoen mundu zurruna eraldatuko duen hizkuntza bat aurkitzeko, eta ahalegin horretan gizarte-hitzarmenak eta formulak zalantzan jartzen dituen ikuspegi umoristiko bikaina eskaintzea lortu du. Bere lanak zenbait hizkuntzatara itzuli dira, eta berak ere ingelesez idatzi izan du, batez ere ipuinak. Literatura-alorreko lanaz gainera, zenbait mintegitako irakasle gisa egindako lanak du aipagarria bai Brasilen bertan eta baita Estatu Batuetan ere. Era berean sari ugari irabazi ditu, eta literaturako sarietako epaimahaikide izan da askotan. Brasilgo Letretako Akademiako lehendakaria izan da. Brasilgo erregimen militarraren kontrako sutsu gisa agertu da, eta giza eskubideen eta emakumearen eskubideen alde borrokatu da.
Obra
Eleberria
- Guía-mapa de Gabriel Arcanjo (1961)
- Madeira feita de cruz (1963)
- Fundador (1969)
- A casa da paixão (1977)
- Tebas do meu coração (1974)
- A força do destino (1977)
- A república dos sonhos (1984)
- A doce canção de Caetana (1987)
- Cortejo do Divino e outros contos escolhidos (2001)
- Vozes do deserto (2004)
- Um dia chegarei a Sagres (2020)
Memoriak
- Coração Andarilho (2009)
Ipuinak
- Tempo das frutas (1966)
- Sala de armas (1973)
- O calor das coisas (1980)
- O pão de cada dia: fragmentos (1994)
Kronikak
- Até amanhã, outra vez (1999)
Saiakerak
- O presumível coração da América (2002)
- Aprendiz de Homero (2008)
- O ritual da arte (inédito)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.