Nääs gaztelua
Nääs gaztelua (suedieraz: Nääs slott) Suediako Göteborg hiriaren ondoan dagoen XVI mendeko gaztelu bat da, Lerum udalerrian.
Nääs gaztelua Nääs slott | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Suediaren banaketa administratiboa | Västra Götalandeko konderria |
Suediako udalerria | Lerum udalerria |
Ur-masa | Sävelången (en) ![]() |
Koordenatuak | 57°48′59″N 12°24′04″E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVI. mendea |
Erabilera | Jauregitxoa |
Arkitektura | |
Estiloa | neoklasizismoa |
Atalak | eraikin: 20 |
Ondarea | |
Kokapena
Sävelången aintziraren ertzean kokaturik dago, Göteborg hiritik gertu.
Historia
Kristian II.a Danimarkakoak ehizarako gaztelu bat eraiki zuen Nääs inguruan 1529an. Joen Småswen-ek Sävelången aintziraren ertzean jauregi handi bat altzatu zuen XVI. mendearen bukaeran. Hurrengo mendeetan hainbat eskutatik pasa zen.
1824ean Peter Wilhelm Berg-ek, Göteborgeko negoziogizon batek erosi zuen eta bere hiru seme-alaben artean banatu zituen lurrak. 1868an beste negoziogizon batek erosi zuen, August Abrahamsonek, eta herrialde osoan famatu egin zen artisautza eskola sortu zuen. Bere heriotzaren orduan Estatuari eman zion jauregia honek eskolaren programarekin jarrai zezan. 50 urtetan zehar "Suediaren mundurako leihoa" kontsideratua izan zen artisautza eskola hau.
Gaur egun
Eraikin nagusia museoa da baina beste eraikin batzuk ere baditu. Ikuiluetan zalditeria eskola dago, Bed & Breakfast bat ere badago eta uda partean artisautza ikastaroak egiten dira.
Iruditegia
- Gazteluaren ikuspegia.
- Eraikin nagusia.
- Sarrera.
- Barnealdea.
- Inguruko paisaia.