Myrtle Reed
Myrtle Reed (Chicago, 1874ko irailaren 27a – ibidem, 1911ko abuztuaren 17a) estatubatuar idazle, kazetari eta filantropoa izan zen. Hainbat liburu arrakastatsu idatzi zituen eta sukaldaritzari buruzko hainbat liburu argitaratu zituen Olive Green izangoitia erabiliz.
Myrtle Reed | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1874ko irailaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Chicago, 1911ko abuztuaren 17a (36 urte) |
Heriotza modua | suizidioa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | autorea, eleberrigilea, idazlea eta kazetaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Olive Green |
Bizitza
Elizabeth Armstrong Reed idazlearen eta Hiram von Reed predikariaren alaba, Chicagon jaio zen 1874ko irailaren 27an. Chicagoko West Division eskolan ikasi zuen, non The Voice aldizkaria argitaratu zuen. Garai hartan, James Sydney McCullough irlandar kanadarrarekin gutunen bidez komunikatzen zen[1].
1906an McCulloughekin ezkondu zen, ia 15 urteko harremanaren ondoren[1]. Insomnioa diagnostikatu zioten eta lotarako pilulak agindu zizkioten. 1911ko abuztuaren 17an bere buruaz beste egin zuen lotarako pilulak gaindosi eginez.
Lola Carrier Worrell musikagileak Reeden poema batean oinarritutako abesti bat idatzi zuen: Waiting: Love Lyrics #1[2].
Lanak
- Eleberriak
- Love Letters of a Musician (1899)
- Later Love Letters of a Musician (1900)
- The Spinster Book (1901)
- Lavender and Old Lace (1902)
- The Shadow of Victory (1903)
- Pickaback Songs (1903)
- The Book of Clever Beasts (1904)
- The Master's Violin (1904)
- At the Sign of the Jack o' Lantern (1905)
- A Spinner in the Sun (1906)
- Love Affairs of Literary Men (1907)
- Flower of the Dusk (1908)
- Old Rose and Silver (1909)
- Master of the Vineyard (1910)
- Sonnets to a Lover (1910)
- A Weaver of Dreams (1911, hil ostekoa)
- The White Shield, a collection of short sketches by Myrtle Reed (1912, hil ostekoa)
- Threads of Grey and Gold (1913, hil ostekoa)
- Happy Women (1913, hil ostekoa)
- Fikzioz kanpoko liburuak
- What to Have for Breakfast (1905)
- Everyday Luncheons (1906)
- One Thousand Simple Soups (1907)
- How to Cook Fish (1908)
- How to Cook Meat and Poultry (1908)
- One Thousand Salads (1909)
- Everyday Desserts (1911, hil ostekoa)
- Myrtle Reed Cookbook (1916, hil ostekoa)
- Autobiografia
- Myrtle Reed Yearbook (1911, hil ostekoa)
Erreferentziak
- (Ingelesez) Christenson, Howard B. (1971). «Reed, Myrtle» in James, Edward T.; James, Janet Wilson; Boyer, Paul S. Notable American Women, 1607–1950: A Biographical Dictionary. 3 Radcliffe College, 126-127 or. (Noiz kontsultatua: 2023-12-27).
- (Ingelesez) Catalog of Copyright Entries: Musical Compositions. 3 Library of Congress (argitaratze data: 1908) (Noiz kontsultatua: 2023-12-27).