Mykolaiveko barreiatze-bonbardaketa

Mykolaiveko barreiatze-bonbardaketa 2022ko martxoaren 13an eta Errusiaren Ukrainako inbasioaren testuinguruan, indar armatu errusiarrek Mykolaiv hirian burututako bonbardaketa bati egiten dio erreferentzia, barreiatze-munizioarekin eginikoa eta bederatzi zibil hil zituena.[2][3]

Mykolaiveko barreiatze-bonbardaketa
Irudia
Lehertu-gabeko errusiar bonba, bonbardaketaren osteko egunean.
MotaBarreiatze-munizioarekin egindako bonbardaketa
Honen parte daMykolaiveko gudua
(Ukrainako inbasioa)
Data2022ko martxoaren 13a
KokalekuMykolaiv, Mykolaiv Oblasta (Ukraina)
HerrialdeaUkraina
Pertsona hilak9[1]
Erantzule Errusia

Biktimak eta kalteak

Atentatuan bederatzi zibil hil ziren, kutxazain automatiko baten aurrean, ilaran. Leherketek etxeak eta eraikin zibilak ere kaltetu zituzten. Human Rights Watchek gertakaria aztertu eta ikusi zuenez, indar errusiarrek Smerch eta Uragan barreiatze-munizioa erabili zuten populazio-dentsitate handiko eremuetan.[3]

Gerra-krimen izatearen usteak

Barreiatze-munizioen berezko izaera indiskriminatua dela eta, Human Rights Watchek horien Mykolaiveko erabilera Errusiaren gerra-krimen posible gisa deskribatu zuen.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.