Myanmarreko Ordu Estandarra

Myanmarreko Ordu Estandarra (MMT birmanieraz: မြန်မာ စံတော်ချိန်) UTC baino 6,5 ordu aurrerago dagoen ordu-eremua da. 97°30′E longitudearekin kalkulatzen da ordu-eremua. MMT urte osoan erabiltzen da, Myanmarren ez baitago udako ordutegirik[1].

Myanmarreko ordu-estandarra, UTC+06:30.

Historia

Myanmarrek ez zuen ordu estandarrik Birmaniar britainiarraren garaian. Eskualde bakoitzak bere ordu lokala zuen, Myanmarko Egutegi Tradizionalaren arauak jarraituz: egunsentia, eguerdia, ilunabarra eta gauerdia. Eguna 3 orduko zortzi segmentutan banatzen zen, baho (ဗဟို) izenekoak edo, bestela 24 minutuko hirurogei zatitan, nayi (နာရီ). Egutegia milisegundora arte zatitu bazitekeen ere, baho eta nayi ziren banaketa ohikoenak. Nayi bakoitzean gong bat jotzen zen, eta baho bakoitzean danbor bat (စည်) eta kanpaia handi bat (ခေါင်းလောင်း)[2].

Mota Ordua Birmanieraz Deskribapena
Eguna1:00နံနက် တစ်ချက်တီးegunsentitik eguerdira
2:00နေ့ နှစ်ချက်တီးeguerdia
3:00နေ့ သုံးချက်တီးeguerditik ilunabarrera
4:00နေ့ လေးချက်တီးilunabarrera
Gaua1:00ည တစ်ချက်တီးilunabarretik gauerdira
2:00ည နှစ်ချက်တီးgauerdia
3:00ည သုံးချက်တီးgauerditik egunsentira
4:00နံနက် လေးချက်တီးegunsentia

Garai koloniala eta independentzia

Ordua bateratzeko saiakerak Birmania britainiarrean hasi ziren XIX. mendearen amaieran. 1892an ordu hori GMT+6:24:40 zen, Yangonen behatoki bat ireki zenean. Baliteke, hala ere, lehenago ordu ofizial bat egotea, Yangonetik Pyayera doan trenbidea 1877ko maiatzaren 2an ireki baitzen. 1905eko uztailaren 1ean ordu ofizial berria ezarri zen, Birmaniako Ordu Estandarra (BST) izenekoa, GMT+6:30 hartuta. Herrialde osoan zehar hedatu zen, baina Rangoonek oraindik bere GMT+6:24:40 erabili zuen, gutxienez 1927ra arte. Japoniaren okupazioaren garaian (1942-1945) Japoniako Ordu Estandarra (UTC+09:00) erabili zen.

Gerra amaitu ostean ordu estandarra GMT+6:30ra mugitu zen berriro. Horrela jarraitu zuen ere independentziarekin, 1948an.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) The Nautical Almanac for the Year 2014. Government Printing Office 2013-05-17 ISBN 978-0-16-091756-1. (Noiz kontsultatua: 2023-12-24).
  2. Clancey, J. C.. (1906-01-01). «The Burmese calendar» The Observatory 29: 54–59. ISSN 0029-7704. (Noiz kontsultatua: 2023-12-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.