Myanmarko poni

Myanmarko ponia, "Burmako ponia" edo "Shan ponia"[1] Myanmarko bertako zaldi arraza bat da. Bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»
Myanmarko poni
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Myanmar
SinonimoakMyanmarko zaldia. Burmako ponia. Shan ponia.

Arrazak Myanmarko ekialdean kokaturik dagoen Shan estatuan dauka jatorria.

Dezente aukeratutako zaldi arraza bat da eta leku menditsuetan aritzeko bereziki aproposa. Bertako menditar tribuek hazten dituzte zaldi hauek.

Himalaiako mendikateko beste zenbait poni arrazen oso hurbilekoa da, hala nola, Bhutia, Spiti, eta Manipuriko ponienak.

Arrazaren jatorri eta historia

Aipatutako Himalaia aldeko beste zenbait arrazekiko antzekotasuna dela eta, adituen ustez arraza guzti hauek jatorri amankomuna izan dezakete. Mongoliar zaldiak (azken hauek poniak ere) edota bere inguruko arrazak Myanmarko ponien arbasoak lirateke. Poni hauek beste aldetik arabiar zaldiekin nahastu dituzte. Seguruen zaldi hauek Asiako ekialdeko zaldi arraza askoren odola daukate.

Kanpo estekak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.