Myanmarko Egutegi Tradizionala
Myanmarko egutegia edo birmaniar egutegia Myanmarren erabilitako egutegi tradizionala da. Birmaniar era (birmanieraz: သက္ကရာဇ်, [θɛʔkəɹɪʔ] ahoskatua) erabiltzen du. Eguzki-ilargi egutegia da, non hilabeteak Ilargiaren arabera ezartzen diren baina urteak urte sideralak diren. Egutegia, batez ere, hindu egutegian oinarrituta dago, baina ez Indiako sisteman, ziklo metonikoa erabiltzen duelako. Egutegiak, beraz, egutegi hinduistaren urte siderala eta urte tropikaleko ziklo metonikoak batu behar ditu, hilabete eta egunak tartekatuz modu irregularrean.
Sri Ksetra erresumak ezarri zuen 640. urtean, eta Myanmarreko hainbat estatutan etengabe erabili dute geroztik. Arakan, Lan Na, Xishuangbanna, Lan Xang, Siam eta Kanbodian ere erabili da XIX. mendera arte.
Hilabeteak
- Tagu (တန်ခူး)
- Kason (ကဆုန်)
- Nayone (နယုန်)
- Waso (ဝါဆို)
- Wagaung (ဝါခေါင်)
- Tawthalin (တော်သလင်း)
- Thadingyut (သီတင်းကျွတ်)
- Tazaungmone (တန်ဆောင်မုန်း)
- Nataw (နတ်တော်)
- Pyatho (ပြာသို)
- Tabodwe (တပို့တွဲ)
- Tabaung (တပေါင်း)
Egunak
Euskaraz | Birmanieraz | IPA | Noranzkoa | Sanskritozko arroa | Planeta | Zodiako |
---|---|---|---|---|---|---|
Igandea | တနင်္ဂနွေ | tənɪ́ɴ ɡənwè | Ipar-ekialdea | Aditya | Eguzki | Garuda (ဂဠုန်) |
Astelehena | တနင်္လာ | tənɪ́ɴ là | Ekialdea | Chandra | Ilargi | Tigrea (ကျား) |
Asteartea | အင်္ဂါ | ɪ̀ɴ ɡà | Hego-ekialdea | Angaraka | Marte | Lehoia (ခြင်္သေ့) |
Asteazken eguna | ဗုဒ္ဓဟူး | bouʔ dəhú | Hegoaldea | Buda | Merkurio | Elefante horzduna (ဆင်) |
Asteazken arratsaldea | ရာဟု | jà hṵ | Ipar-mendebaldea | Rahu | Rahu | Horzgabeko elefantea (ဟိုင်း) |
Osteguna | ကြာသပတေး | tɕà ðəbədé | Mendebaldea | Brihaspati | Jupiter | Arratoi (ကြွက်) |
Ostirala | သောကြာ | θauʔ tɕà | Iparraldea | Shukra | Artizarra | Akuria (ပူး}}) |
Larunbata | စနေ | sənè | Hego-mendebaldea | Shani | Saturno | Naga (နဂါး) |