My Favorite Year
My Favorite Year (euskaraz Nire Urte Gogokoena), 1982ko Richard Benjamin estatubatuar zinema zuzendariaren komedia film bat da. Peter O'Toole, Mark Linn-Baker, Jessica Harper eta Joseph Bologna aktoreek antzeztu zuten.
My Favorite Year | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1982 |
Izenburua | My Favorite Year |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 92 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard Benjamin |
Gidoigilea(k) | Norman Steinberg (en) ![]() Dennis Palumbo (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Peter O'Toole Mark Linn-Baker Jessica Harper Joseph Bologna Lainie Kazan Cameron Mitchell Lou Jacobi Bill Macy (en) ![]() Adolph Green George Wyner Selma Diamond (en) ![]() Gloria Stuart Anne De Salvo Archie Hahn Phil Bruns Richard Warwick (en) ![]() Lana Clarkson Cady McClain Basil Hoffman | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mel Brooks Joel Chernoff (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer Brooksfilms (en) ![]() |
Edizioa | Richard Chew (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Charles Rosen (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ralph Burns (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Gerald Hirschfeld |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentu nagusia | alkoholismoa eta Telebista |
Historia | |
Nominazioak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, eta 1992an Broadwayen film honetan oinarritutako izenburu berdineko musikala estreinatu zen.
Argumentua
1950eko hamarkada, New York. Benjy Stone (Mark Linn-Baker) telebista gidoilari gazteak Stan "King" Kaiser (Joseph Bologna) aurkezlearen umorezko saio batean kolaboratzailea da. Stonek ikuskizun baterako Alan Swan (Peter O'Toole) iraganeko ingeles aktore loriatsu adindua eta gainbeheran dagoen zurrutero hutsa ekarriko du, eta filmaketara guztiz alkoholizatuta aurkeztuko da. Benjyk gizaseme xelebre honi ahal bezainbeste erosotasun eskeintzeko ardura jasoko du, zurrutera eman ez dadin, eta gonbidatua filmaketetara ahal bezain egoera onenean aurkeztu dadin saiatuko da, buruhauste eta gorabehera ugari ekarriko dizkion betebeharra. Bitartean, Benjy bere lankidea den K. C. Downing (Jessica Harper) ederraz maitemindua dagoenez, Alan eskarmentudunak Benjyri bere bihotzeko azukre koxkorra erakartzen lagunduko dio.
Aktoreak
- Peter O'Toole: Alan Swann
- Mark Linn-Baker: Benjy Stone
- Jessica Harper: K.C. Downing
- Joseph Bologna: Stan "King" Kaiser
- Bill Macy: Sy Benson
- Ramon Sison: Rookie Carroca
- Lainie Kazan: Belle Carroca
- Lou Jacobi: Osaba Morty
- Adolph Green: Leo Silver
- Anne De Salvo: Alice Miller
- Basil Hoffman: Herb Lee
- George Wyner: Myron Fein
- Cameron Mitchell: Karl Rojeck
- Selma Diamond: Lil
- Corinne Bohrer: Bonnie
- Gloria Stuart: Horn andrea
- Cady McClain: Tess Swann
- Lana Clarkson: Jeanine, Old Gold Cigarette Boxeko neska (krediturik gabe)
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)