My Best Friend's Wedding
My Best Friend's Wedding (euskaraz Nire Lagun Onenaren Ezkontza) 1997ko P.J. Hogan estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. Julia Roberts, Dermot Mulroney, Cameron Diaz, Rupert Everett eta Philip Bosco aktoreek antzeztu zuten.
My Best Friend's Wedding | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | My Best Friend's Wedding |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Chicago |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | P. J. Hogan (en) |
Gidoigilea(k) | Ronald Bass |
Antzezlea(k) | |
Julia Roberts Dermot Mulroney Cameron Diaz Rupert Everett Philip Bosco M. Emmet Walsh Rachel Griffiths Carrie Preston (en) Susan Sullivan Christopher Masterson Paul Giamatti Harry Shearer Chelcie Ross Joseph Sikora Bree Turner Anh Duong Rose Abdoo (en) Renata Scott (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jerry Zucker Ronald Bass |
Konpainia ekoizlea | Jerry Zucker Sony Pictures (en) TriStar Pictures (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Richard Sylbert |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Newton Howard |
Argazki-zuzendaria | László Kovács |
Jantzi-diseinatzailea | Jeffrey Kurland (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Chicago |
Historia | |
Nominazioak | |
| |
Bideoa | YouTube |
Filma ikusle, diru etekin eta kritikei dagokienez arrakastatsua izan zen. Gainera soinu bandarako grabatu zen Diana King abeslari eta musikariak abestutako 1967ko I Say a Little Prayer abestiaren bertsioa filmaren ikur bilakatu zen.
Argumentua
Julianne Potter (Julia Roberts) 27 urteko gastronomia kritikari bat da. Behinola haurrak zirenetik ezagutzen duen eta bere lagunik onena den Michael O'Neal-ekin (Dermot Mulroney) topo egin eta hark laister goi maila sozialeko neska gazte batekin (Cameron Diaz) ezkontzera doala aipatuko dio. Une horretan Julianne Michaelez maitemindua dagoela jabetuko da, hortaz, ezkontza gauzatua ez izateko egitasmo bat burutzeko aurretik hiru egun besterik ez ditu izango.
Aktoreak
- Julia Roberts: Julianne Potter
- Dermot Mulroney: Michael O'Neal
- Cameron Diaz: Kimmy Wallace
- Rupert Everett: George Downes
- Philip Bosco: Walter Wallace
- M. Emmet Walsh: Joe O'Neal
- Rachel Griffiths: Samantha Newhouse
- Carrie Preston: Mandy Newhouse
- Susan Sullivan: Isabelle Wallace
- Christopher Masterson: Scotty O'Neal