Muxikako geltokia
Muxika Euskotrenen E4 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena, BI-635 errepidearen alboan, hain zuzen. Zornotza-Gernika trenbidea inauguratzearekin batera 1888ko abuztuaren 4an ireki zen,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Muxika | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Kurtzero auzoa, 32; 48392 | |||||||
Udalerria | Muxika, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 4. gunea | |||||||
Irekiera | 1888ko abuztuaren 4a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Bermeo | |||||||
Bizkaibus | A3513 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Ea - Lekeitio A3514 Bilbo - Zornotza - Gernika A3515 Bilbo - Zornotza - Gernika - Bermeo A3523 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Aulestia - Lekeitio A3525 Gernika - Zornotza - EHU |
Geltokia Zugastieta-Muxika geltokiaren parekoa da, bai eraikina zein gainontzeko instalazioak ere era beretsuan diseinatu baitziren. Eraikina, jatorrizkoa, Pablo Altzola eta Luis Landetxok diseinatutakoa da eta Eusko Trenbideak sozietatearen zaharrenetariko bat da. Hiru solairu ditu eta estilo neoklasikoan eraiki zen, harlangaitz-horma eta harlanduzko zokalo eta ertzekin. Behe-solairuan bidaiarientzako zerbitzuak zeuden (itxaron-gela, txarteldegia eta geltoki-buruarentzako bulegoa), eta goiko solairuak etxebizitza ziren.[2] Gaur egun eraikinak ez du erabilerarik.
Kokapena
Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 11,206. puntu kilometrikoan kokatuta.[3]
Sarbideak
Geltokiak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa. Nasen aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da.
- Kurtzero auzoa, 32
Irisgarritasuna
Geltokira sarbidea | Kurtzero auzoa, 32 | |
Nasara sarbidea | 1. trenbidea | |
Trenera sarbidea | 1. trenbidea |
2018ko azaroaren 15ean Euskal Trenbide Sareak geltokia berritzeko lanak esleitu zituen, 230.000€ko aurrekontuaz eta 4 hilabeteko epeaz. Lan horien barruan irisgarritasuna guztiz bermatzeko eragiteak jasotzen dira, hala nola geltokira sarbide arrapala irisgarria eraikitzea, nasak Euskotrenen 900 serieko tren unitateei egokitzeko berritzea, argiztapena eta seinaleztapen argiztatua eta arotzeria instalatzea.[4]
Lotuneak
Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Kurtzero (geltokia) | Geraleku kodea: 4636 | ||||
Eragilea | Linea | Jatorria | Hurrengo geldialdiak | Norakoa |
---|---|---|---|---|
Bizkaibus | A3513 | BILBO Termibus (22-29 nasak) | MUXIKA Arana (Seat) - GERNIKA Lurgorri (Iparragirre) - Geltokia - Errenteria - Lorategieta - KORTEZUBI Barrutia - Idokilis - Elejalde - GAUTEGIZ ARTEAGA Errekalde - Herriko Enparantza 28 - Zelaieta (Arteaga) - Muruetagane - Besetxeta - IBARRANGELU Arriederra - Apraiz - Elejalde 12 - Ibinaga - Ibinaga (Los Angeles) - ELANTXOBE Bidekalea (Elantxobe) - IBARRANGELU Ibinaga (Los Angeles) - Ibinaga - Arboliz - Goikoetxe - EA Beñaga (Tres Cruces) - Natxitua - Longa - Angelutxu - Donibane (Ea) - Urtubia - Zarakondegi - ISPASTER Garagarreta - Elejalde - Kortazar - Zatika (Tres Cruces) - Gardata | LEKEITIO Sabino Arana (Telefónica) |
Bizkaibus | A3514 | BILBO Abando (geltokia) | GERNIKA Lurgorri (Iparragirre) | GERNIKA Geltokia |
Bizkaibus | A3515 | BILBO Abando (geltokia) | MUXIKA Arana (Seat) - GERNIKA Lurgorri (Iparragirre) - Geltokia - Carlos Gangoiti - FORUA Landa-berde - Elejalde - Agarregane - MURUETA Goierria - Larrabe - BUSTURIA San Kristobal - San Bartolomé - Axpe - Landaberde (BBKren Udalekua) - Itxas Begi - SUKARRIETA Bide Zabala (Sukarrieta) - MUNDAKA Lorategi | BERMEO Lamera |
Bizkaibus | A3523 | BILBO Termibus (22-29 nasak) | MUXIKA Arana (Seat) - GERNIKA Lurgorri (Iparragirre) - Geltokia - Errenteria - Lorategieta - ARRATZU Uarka - Lexartza - Zubiate - Loiola - Eleizalde - MENDATA Ororoaga - Olabe - Ibartxu - MUNITIBAR Matxinena - Agarre - Berreño - Astorkigane - Susaeta - Munitibar - Urebei - Ingelesena - AULESTIA Goikolea - Astudi - Ibarrola - Zetokiz - Aulestia Plaza - Angiz - Mendikoetxe - Bengoetxe - GIZABURUAGA Okamika - Elexalde - Leguarri - Lariz-Oleta - Lariz - AMOROTO Arbitxa - Oleta - Ugaran | LEKEITIO Larrotegi |
Bizkaibus | A3525 | LEIOA EHU Errektoretza | MUXIKA Arana (Seat) - GERNIKA Lurgorri (Iparragirre) | GERNIKA Geltokia |
Kurtzero (geltokia) | Geraleku kodea: 4637 | ||||
Eragilea | Linea | Jatorria | Hurrengo geldialdiak | Norakoa |
Bizkaibus | A3513 | LEKEITIO Sabino Arana (Telefónica) | MUXIKA Astelarra - Ariatza - Oka - Zugastieta - ZORNOTZA Autzagane - Katia - Ategorri - San Juan - San Pedro (geralekua) - Particular de San Pedro - Tantorta - Boroa - Gumuzio - GALDAKAO Kortederra - Erdikoetxea (gasolindegia) - Erletxeta (Dani Jatetxea) - Askarri - Labeaga - Galdakaoko Ospitalea - Labeaga | BILBO Termibus (22-29. nasak) |
Bizkaibus | A3514 | GERNIKA Geltokia | ZORNOTZA Karmen 3 - BILBO Zabalburu (5. parrokia) | BILBO Abando (geltokia) |
Bizkaibus | A3515 | BERMEO Lamera | MUXIKA Astelarra - Ariatza - Oka - Zugastieta - ZORNOTZA Autzagane - Katia - Ategorri - San Juan - San Pedro (geralekua) - Particular de San Pedro - Tantorta - Arriagane Industrialdea - Boroa (ordainlekua) - BILBO Zabalburu (5. parrokia) | BILBO Abando (geltokia) |
Bizkaibus | A3523 | LEKEITIO Larrotegi | MUXIKA Astelarra - Ariatza - Oka - Zugastieta - ZORNOTZA Autzagane - Katia - Ategorri - San Juan - San Pedro (geralekua) - Particular de San Pedro - Tantorta - Boroa - Gumuzio - GALDAKAO Kortederra - Erdikoetxea (gasolindegia) - Erletxeta (Dani Jatetxea) - Askarri - Labeaga - Galdakaoko Ospitalea - Labeaga | BILBO Termibus (22-29. nasak) |
Bizkaibus | A3525 | GERNIKA Geltokia | MUXIKA Astelarra - Ariatza - Oka - Zugastieta - ZORNOTZA Autzagane - Katia - Ategorri - San Juan - San Pedro (geralekua) - Particular de San Pedro - Tantorta - Arriagane Idustrialdea - Boroa (ordainlekua) | LEIOA EHU Errektoretza |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarril de Amorebieta a Guernika y Pedernales (AGP) y Bermeo (*). (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
- OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
- OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
- Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. (2018-10-05). «Muxikako andenen berriztapen eta argiteraia» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).