Mutrikuko kirol-portua
Mutrikuko kirol-portua Gipuzkoako udalerri horretako kirol-portua da. Guztira 245 amarraleku ditu, horietatik 127 sei metro luzera baino txikiagoko ontzientzat, 59 sei eta zazpi matro arteko luzera duenentzat, 37 zazpi eta zortzi metro arteko luzera duenentzat, 9 zortzi eta bederatzi metro arteko luzera duenentzat eta 13 zortzi eta hamabi metro arteko luzera duenentzat.
Mutrikuko kirol-portua | |
---|---|
Hiria | |
Herrialdea | ![]() |
Hiria | Mutriku |
Koordenadak | 43°18′3″N 2°23′0″W |
Datuak | |
Mota | Kirol-portua |
Portuaren azalera | 40.978 m² |
Lehorraren azalera | 15.541 m² |
Azalera | 56.519 m² |
Amarralekuak | 245 |
Gainera, honako zerbitzuak ditu:

Historia
Arrantza bere‑berea izan du Mutrikuk. Udalerriaren armarrian ere arpoiz jotako balea ageri da, zauriturik portura eraman zutena gogoan hartuta agian.
1200ean Alfontso VIII.a Gaztelakoak mutrikuarrei eskatzen zien harrapatutako baleen zati bat: Dono itaque nobisillam ballenam quam homines de Motricu suo annuo redittu tenentur mihi dare.
Arrantzaleen merkataritza‑ikuspegi eskasaren topikoa ezeztatu zuten mutrikuarrek; izan ere, portuko profesionalek Madrilen saltzeko negozioa antolatu zuten 1826an, arrainaren garraioa barne hartuta. Diligentziak meseta aldera abiatzen ziren bi egunetik behin, 100 arroba arrain hartuta, eta 56 ordu behar izaten zituzten bidaia egiteko.
Portua babesean dago eta erosoa da, hango moila eta kai‑muturrean ikusten dira egindako handitzeak, eta eraikuntza‑lan eta proiektu eztabaida‑sortzaileak. Mutrikuren kasuan ere, Orio, Getaria eta Zumaiako portuei buruz esandakoa errepikatu behar dugu: portuen egungo egoeraz ohartzeko ikusi egin behar dira.
Antzina‑antzinako lonja zaharra harrizko eraikina da, arkuak oinarri dituena, eta teilatu‑hegal babesgarria, itsasoan ibiltzeko txapela handi baten antzera; gaur egun Itsas Etxe atsegin bihurtu dute.

Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Itsasoko Historia. Euskal Kostaldeko Gida. liburutik txertatu zen 2014-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.