Mutriku

Mutriku Gipuzkoako ipar-mendebaldeko erpinean, Bizkaiarekiko mugan dagoen kostaldeko udalerria da, Debabarrena eskualdekoa. 5.333 biztanle zituen 2019. urtean.

Mutriku
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Mutrikuko portua.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaDebabarrena
Izen ofizialaMutriku
AlkateaJose Angel Lizardi Agirregomezkorta
Posta kodea20830
INE kodea20056
Herritarramutrikuar
Ezizenalapazorrixak
Kokapena
Koordenatuak43°18′26″N 2°23′06″W
Map
Azalera27,69 km²
Garaiera0-623
Distantzia47 km Donostiara
Demografia
Biztanleria5.313 (2023)
9 (2022)
alt_left 2.645 (%49,8) (%50,6) 2.688 alt_right
Dentsitatea191,87 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 9,56
Zahartze tasa[1]% 23,48
Ugalkortasun tasa[1] 44,17
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 75,78 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,97 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,94 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 81,08 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 70.86 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1209 irailaren 1
Webguneahttp://www.mutriku.eus/

Mutrikun itsas tradizioa, arrantza eta nekazaritza nagusi izan dira, baina gaur egun industria da hango ekonomiaren oinarri. Mutrikuko herrigune liluragarria ausarki mailakatuta dago, Mutrikuko portura iritsi arte. Lur az­pia tuparri kretazeoz eta hareharriz osatua dago; hala ere, Saturraran hondartzan flysch beltza azaleratzen da, karbono ugarikoa.

Izena

Zenbait historialariren aburuz, Mutriku izena bat dator I. mendeko Ponponio Mela erromatar geografoak De situ orbis bidaia‑liburuan aipatutako Tritium Tuboricum herriarekin.

Deba ibaiaren ertzeko leku hori Astigarribiako San Andresko ibai‑mehegunea da. Herriko eliza, portua, larreak eta sagastiak aipatzen dira Alfontso VI.a Gaztelakoak 1081ean Errioxako San Millan de la Cogolla monasterioari egindako emaitzaren agirian.

Mutrikuren ikuspegi panoramikoa. 2014ko urriaren 18a.

Geografia

Ingurune naturala

Hainbat hondartza daude udalerrian, hauek dira ekialdetik mendebaldera zerrendaturik:

Saturraran hondartza Akilla menditik ikusita

Udalerri mugakideak

Iparraldean Bizkaiko golkoa; hegoaldean Mendaro; ekialdean Deba; eta mendebaldean Ondarroa, Berriatua eta Markina (Bizkaia) ditu mugakide.

Auzoak

Historia

Mutrikuko Urasain baserriko erliebea.

Mutrikun giza aztarna zaharrenak Jentiletxea II, Langatxo eta Iruroin kobazuloetan aurkitu dira, Goi Paleolito garaikoak.

Ikerlari batzuek bertan kokatzen zela uste izan dute erromatar idazleek aipatutako Tritium Tuboricum herrixka, handik etorriko zelarik Mutriku izena. Beste batzuek berriz, erromatarrek herrixka hura itsas baztarrean ez baino ibai baten bazterrean zegoela esaten omen zutela eta, Astigarribia auzoan kokatzen dute aipatutako Tritium Tuboricum hori. Dena den, ez dago ezer ziurrik. Nolanahi ere, Tritium aipatuz zuen kartogragoak, K.o. I. mendeko Ponponio Melak, Devales deritzon ibaiaren itsasoratzea aipatzen du, eta hori bai izan daiteke Deba ibaia, Mutrikuren ekialdeko muga markatzen duena egun. Hurrengo mendeko Klaudio Ptolomeoren aipuetan zehatzago aipatzen da Deva fluvia, garrantzizko puntu gisa aipatua hain zuzen, barduliar eta karistiarren arteko muga baitzen.[3]

Mutriku lehenbiziko aldiz idatzizko dokumentu batean "Motrico" gisa agertzen da, 1200. urteko abenduak 31ko Latinezko textu batean, bertan Alfontso VIII.a Gaztelakoak "Mutrikuko gizonek" (homines de Motrico) urtero Erregeari eman behar zioten balea Santiagoko Ordenari ematea erabakitzen zuela ipintzen du.[4]

Hiribildu bezala Mutrikuren sorrera 1209. urtean izan zela uste izan da, aipatu errege gaztelauak Hiri-Gutuna ematean. Gaur egun desagertuak dauden zenbait dokumentu ikusteko aukera izan zituen Esteban Garibai historialariak berriz, Alfonso VIII.ak urte hartan herria eta bere harresiak berreraikitzeko agindua ere eman zuela gaineratu zuen 1571. urtean argitaratutako bere Compendio Historial-ean.[5]

Cosme Damian Txurrukaren irudia Mutrikuko bere jaioterriaren plaza nagusian. Egilea: Marcial Agirre.

Egia esan, zalantza asko daude Mutrikuren sorrerari buruz. Lehenik eta behin kontutan hartu behar da Gipuzkoa 1200. urte arte Nafarroako erreinuaren barruan egon zela eta badirudiela Gaztelak militarki konkistatu zuela,[6] hori dela eta, zenbait historialariren ustez, aipatu bale hori Alfonso VIII.ak Santiagoko Ordenari ematea Gipuzkoaren konkistan egindako zerbitzuak ordaintzeko modu bat izan zitekeen, Santiagoko Ordena militarra baitzen.[7] Bestalde, beste zenbait historialariren arabera ez du zentzurik hiri-gutuna eman aurretik mutrikuarrek Erregeari zerga hori ordaindu behar izatea.[8]

Azkenik, Esteban Garibaik Alfonso VIII.ak Mutrikurekin batera Getaria ere berreraikitzeko eta bertako harresiak konpontzeko agindu zuela ere badio. Jakinik Getaria Antso VI.a Nafarroakoak sortu zuela, baliteke Mutrikuren kasua ere berdina izatea eta errege berak sortua izatea 1200. urtea baino lehen. Beti ere hipotesien arlotik atera gabe, Getarian bezalaxe, berreraikuntzak berriz hiribildua armaz konkistatua - eta ondorioz suntsitua - izan zela esan nahiko omen luke.[9]

Edonola ere, lehendik bazen monasterio esanguratsu bat Astigarribia auzoan, gaur egun San Andres eliza dagoen lekuan. Berau aipatzen duen dokumenturik zaharrena 1080 urte ingurukoa da eta bertan Lope Íñiguez kondeak tenplu hau Donemiliaga-Kukulako monasterioari ematen dio. Dokumentuak honela dio: «[...] monasterio S. Andree apostoli et vocato Stigarrivia, inter Vizcaya et Ipuzcua sito, qui est ex parte regis [...]». Honek, bestalde, bitxikeria gisa erakusten digu garai hartan gerora Mutriku izango zen eremua Bizkaia barruan zegoela eta lurralde hau Deba ibairaino heltzen zela.

1553ko irailaren 18ko suteak egurrez­ko 700 etxebizitza kiskali zituen, eta Sulengua dorretxe gotikoak soilik iraun zuen, bertakoek eta kanpotarrek miretsia.

1983ko uztailean Mutrikuren eremu geografikoa txikiagotu egin zen; izan ere, Azpilgoeta‑Mendaro auzoa, Arno mendiaren beste magalekoa, banandu egin zen, udalerri berria sortzeko.

2014ko azaroaren 10ean jakin zenez, Mutrikun galdeketa egingo zuten zaborra biltzeko zein eredu erabili aukeratzeko.[10] Abenduaren 1ean, mutrikuarrek edukiontzi bidezko hondakin bilketa sistema aukeratu zuten bozketan.[11]

Ondasun nabarmenak

Sakontzeko, irakurri: «Mutrikuko Alde Zaharra»

Herria kaiaren gainean dago, desnibelean, eta hiriguneak Erdi Aroan muinoetan egiten ziren herrien trazaketa berbera dauka. Ardatz nagusia Erdiko Kalea da. Kale hori Beheko Plazatik hasten da, iparraldean, eta herri osoa gurutzatzen du, Txurruka Plazaraino iritsi arte. Gainerako kaleak Erdiko Kalearen ekialde-mendebalde norabidean daude. Beste kale estu batzuk gurutzatzen dituzte kale horiek, malda biziak dira, arrapalez eta eskailerez hornituak.

Mutrikuko Hirigune Historikoak lur zatiketa gotikoa gordetzen du hein batean, eta XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako balio historiko-artistiko handiko jauregi eta etxeak daude bertan.

Hauek dira aipatzekoak diren eraikinak, hirigunekoak eta kanpokoak:

Eraikin erlijiosoak:

Jauregiak

Baserriak

  • Etxezabal baserria, Astigarebia auzoan (XV. mendea)[28]
  • Jauregi baserria (XVI. mendea)[29]
  • Torre baserria (XV-XVI. mendea)[30]

Beste eraikin batzuk

1995eko abenduaren 29an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen hirigune historikoa, monumentu-multzo sailkapenarekin.[38][39]

Herrigunea

Sakontzeko, irakurri: «Mutrikuko Alde Zaharra»

Kaleetan barrena Tranpa kale hautatuko dugu, Mutrikun zokomiran hasteko. Oso gertu dugu Berriatua dorretxea, Sulengua ere esaten diotena. Izan ere, 1553an hiribildua erabat erre zuen sutearen ostean etxe hori soilik geratu zen zutik. Forma gotikoak dituzten hainbat ate eta leihok eraikinaren antzinakotasuna adierazten dute. Gorago, kale berean, Ibero az­peitiarraren beste proiektu bat: Montalibet jauregia. Halaber, ikustekoa da Olazarra etxe dotorea, armarri bikaina eta aleroi landuak dituena.

Pilotalekua oso gertu daukagu. Berebizikoa da, zorua hain malkartsua dela aintzat hartuta. Mundu osoan goraipatutako zesta‑puntako pilotariek (Estanislao Maiztegi, Piston eta Egurbide) hemen eman zituzten lehen pilotakadak. Kantxatik gertu dauden etxeetako teilatuetan makina bat pilota geratuko zen!

Beko Plazatik joan gaitezen Atxukalera (atsoen kalera), eta eraikin bat zeharkatzen duen tunelean ere pasatuko gara. Hirigintza‑eredu original horren erdian begiratoki aparta aurkituko dugu portua ikusteko.

Txurruka plaza

Itzultzeko, Erdiko kale aldapatsua hartuko dugu, beheko eta goiko plaza lotzen baititu. Kale horretako etxe bakartu bakarra Zabiel jauregia da. Hareharriz­ko harlanduz egindako fatxada dotorea du, aleroi bikaina, eta Errenazimentu garaiko portada, zutabez, balkoi irtenez eta atariz apaindua. 1987ko ekainaren 26an Zabiel jauregian kultura‑etxea jarri zuten. Plaza nagusian Kosme Damian Txurrukaren estatua daukate, Trafalgarko guduan nabarmendu zen Mutrikuko itsasgizona. Carrarako marmol zuriaz egin zuen Martzial Agirre bergararrak.

Galdona etxearen fatxada bikainak dotoretzen du udaletxearen eta Jasokunde Ama Birjinaren parrokia‑elizaren arteko esparru laukizuzena. Eliza XIX. mendearen hasierakoa da, ilustrazio garaiko Silvestre Perez arkitektoak proiektatua, monumentu heleniko baten antzera. Neoklasizismoaren adibide argiena eta osoena da Euskal Herriko erlijio‑arkitektura guztian. Zutabez egindako eliz atarira sartzeko igo behar den mailadi zabala tribuna bezala ere erabiltzen dute, plazan egiten dituzten herri‑ikuskizun guztietarako. Ibarburu kalonjeak, Mutrikun jaioak, Zurbaranen olio baliotsu bat oparitu zion parrokiari: Kristo Gurutzatuaren irudia; eta herrikideek eliza horretan gurtzen dute.

Goiko kalen ibiliko gara; haren izenak adierazi bezala, hiri malkartsuaren goialdean. Hiruz­palau aldiz Erdiko kalerekin elkartzen da, eta eskailerak daude bien arteko gorabehera gainditzeko. Antonio Gastañeta almirantearen (1656‑1728) jaiotetxea ikusiko dugu. Ontzizain trebea zen Gaztañeta, eta itsas arkitekturan goren mailakoa. Txurruka jauregiko atetzarrak harrituko gaitu: eraikin barrokoaren iz­kinak, ate eta leihoen inguruak, inpostak eta armarriak inguruko Arno mendiko harrobitik ateratako kareharri gris ilunez eginak dira. Kale horren goialdeko bista ederrez gozatzeko, kalean gora egingo dugu, Buenos Aires esaten dioten zatiraino (egoki jarritako izena). Gero Murumendira jarraituko dugu, itsasoak gogor erasotako tonbolora.

Herrigunetik kanpo

Portua

Sakontzeko, irakurri: «Mutrikuko portua»

Mutrikuk arrantza bere‑berea izan du. Udalerriaren armarrian ere arpoiz jotako balea ageri da, zauriturik portura eraman zutena gogoan hartuta agian. Gaur egun udalerriak kirol-portua du.

Demografia

XX. mendean zehar hazkunde handirik izan ez duen herria da Mutriku. 1900ean 3.687 biztanleko herri garrantzitsua bazen ere, 100 urte geroago 1.000 biztanle berri baino ez zituen. 1980ko hamarkadan 5.200 biztanle inguru iritsi zituen,baina 1970eko hamarkadan hasitako krisialdiaren ondoren, populazioak behera egin zuen.

1990eko hamarkadan berriro gora ekin zion populazioak, eta hazkundeari eutsi zion XXI. mendearen lehen hamarkadan.

2019an 5.334 biztanle zituen. Horietatik %20,38ak 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %9,02 ziren.[40]

Mutrikuko biztanleria

Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Joseba Palenzuela hautatu zuten alkate. Hauteskunde horietan Bilduk zortzi zinegotzi lortu zituen, EAJk lau eta Mutrikuko Berdeek bat.

2015eko udal hauteskundeetan, Eusko Alderdi Jeltzaleak bi zinegotzi gehiago lortu zituen, eta Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk bi galdu zituen. Mutrikuko Berdeen taldeak bere zinegotzia mantendu zuen. Emaitza horiekin, EAJ taldeko Jose Angel Lizardik eskuratu zuen alkatetza (nahiz eta botorik gehien ez eskuratu), Mutrikuko Berdeen zinegotziak haren alde egin baitzuen.

Mutrikuko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
6 / 13
1.047 (% 41,86)
8 / 13
1.583 (% 57,56)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 13
1.041 (% 41,62)
4 / 13
822 (% 29,89)
Mutrikuko Berdeak + Independienteak
1 / 13
335 (% 13,39)
1 / 13
242 (% 8,80)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 1.396 boto (7 zinegotzi). EAJk 1.076 boto (5 zinegotzi). Mutrikuko Berde eta independenteek 262 boto (zinegotzi 1). PSE-EEk 87 boto.[41] EH Bildu koalizioko Joseba Palenzuela Arrieta aukeratu zuten alkate berriro.[42]

Aurreko hauteskundeak

Alderdiak 2011 2007
BotoakZinegotziakBotoakZinegotziak
Bildu 1.583 8 - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) 822 4 897 7
Berdeak eta Independenteak 242 1 463 3
Eusko Alkartasuna (EA) (Bilduren barruan) 209 1

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea %2,5. Bigarren sektorea 23,1. Hirugarren sektorea %67,6. Eraikuntza %6,8.[40]

Kultura

Euskara

Mutrikuko euskara Debabarreneko euskaran[44][45] kokatzen da. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debabarreneko hizkera. Administrazioz Gipuzkoa izateak hizkuntzaz ere Gipuzkoara hurreratzea ekarri du eta, oro har, Debabarreneko hizkerak mendebaleko euskararen eta erdialdekoaren arteko zubi lana egiten duela esan dezakegu. Elgoibar, Mendaro eta Mutriku herrietako hizkerak tarteko hizkeratzat hartzen dira, ezin baitira ez mendebaleko euskalkian ez erdialdekoan sartu erabat. Deban eta Itziarren are handiagoa da euskara giputzaren eragina eta erdialdeko euskaran sartu daiteke bertako hizkera.

2016an euskaldunen kopurua %81,08 zen.[46]

Jaiak eta ospakizunak

Mutrikuko festa nagusiak uztailaren 22an ospatzen dira, Santa Maria Magdalena: zezen boladunak, herri‑kirolak eta gau‑festak. Oso antzinakoa eta oso kartsua da Kalbario eguna, irailaren 14an. Herri guztia igotzen da Kalbarioko ermitan egiten diren eliz­kizunetara. Tradizioa da arrantza‑ontzi bakoitzeko eskifaiak meza bat eskaintzea, eskerrak emateko. Festa‑giroak herrian goizaldera arte jarraitzen du.

  • Berdel eguna, apirileko lehen larunbatean.[47]Etxezabal baserria, Astigarebia auzoan (XV. mendea)[28]
  • Jauregi baserria (XVI. mendea)[29]
  • San Isidro, maiatzaren 15ean.
  • Madalenak, uztailaren 21-25ean.[47]
  • Kalbario, irailaren 14-16an; Kalbaixoa baselizaren inguruan ospatu ohi da.[47]
  • San Piñastegi eguna, arrantzaleen jaia, irailaren 16an.[47]

Kirola

Mutriku Futbol Taldeak San Migel futbol zelaian etxeko partiduak jokatu ohi ditu.

Bestalde, Mutrikuko kirol-portuan itsas kiroletan jardun daiteke.

Mutrikuar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. Goikoetxea, Ramirez de Okariz. (2016). Debako euskararen historia soziala. Sorguneak (Mondragon Unibertsitatea - Huhezi) - Debako Udala.
  4. Martínez Díez, G.; González Díez, E.; Martínez Llorente, F.J.: Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1200-1369). Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991. 17. orria. (Liburua, PDF formatuan.)
  5. Garibay Zamalloa, Esteban: Compendio historial de las Chronicas y universal historia de todos los reynos de España...(1571), XII. liburua, 29. kapitulua, 728. orria.
    Aipuaren jatorria: Arrieta, Idoia: "Donostiaren konkistaren agiri ezkutuaren aurkezpena: ikerketaren ibilbidea eta ekarpen historiko-kritikoa" (227-248 orriak). In: 1512. Euskal lurraldeak eta nafar estatua. Euskal Herriko historialarien II. Biltzarreko aktak. Donostia: Txertoa, 2011. 234. orria.
  6. Idoia Arrieta Elizalde: «Ezkutatu digutena: Donostiaren konkista», Berria, 2011-04-08.
  7. Urzainki Mina, Tomás; Olaizola Igiñiz, Juan Maria. (1998). La Navarra marítima. in: Ensayo y testimonio. (1. argitaraldia) Iruñea: Pamiela, 34 or. ISBN 9788476812938..
  8. Serapio Mugicaren Geografía de Guipúzcoa liburuaren argitalpen elektronikoa
  9. Arrieta, Idoia: "Donostiaren konkistaren agiri ezkutuaren aurkezpena: Ikerketaren ibilbidea eta ekarpen historiko-kritikoa" (227-248 orriak). In: 1512. Euskal lurraldeak eta nafar Estatua. Euskal Herriko historialarien II. Biltzarreko aktak. Donostia: Txertoa, 2011. 235. orria
  10. «Mutrikun galdeketa egingo dute zaborra biltzeko zein sistema erabili aukeratzeko», Berria, 2014-11-11
  11. «Mutrikuarrek edukiontzi bidezko hondakin bilketa sistema aukeratu dute», Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2014-12-01, CC lizentzia
  12. «Igokundeko Ama Birjinaren eliza . Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  13. «Hirigune historikoa» Mutrikuko Udala (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  14. «Kalbarioko Gurutze Santuko Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  15. «San Andrés Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  16. «Astigarribiako monumentu multzoa» Mutrikuko Udala (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  17. «San Isidro baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  18. «Galdona jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  19. «Berriatua Dorrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  20. «Consistorial etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  21. «Zabiel jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  22. «Olazarra jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  23. «Montalibet jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  24. «Kaikale 1 etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  25. «de Gaztañeta etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  26. «Mutrikuko kondeen jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  27. «Luardo etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  28. «Etxezabal baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  29. «Jauregi baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  30. «Torre baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  31. «Txurruka Estatua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  32. «Alhondegi zaharra. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  33. «Anbulatorioa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  34. «Itxas Etxea - Casa del Mar. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  35. «Arkitektura modernoa» Mutrikuko Udala (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  36. «Garzarakoa etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  37. «Harresiak. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  38. Monumentu-multzo izendapena, EHAAn
  39. «Mutrikuko Hiri Historiko. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  40. «Web Eustat. Mutrikuko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  41. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  42. «Antolaketa politikoa» Mutrikuko Udala (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  43. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  44. «Debabarrenekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
  45. «Mutriku - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
  46. «Web Eustat. Mutrikuko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  47. «Mutrikuko jaiak eta kirol ekitaldiak» Mutrikuko Udala (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).

Ikus, gainera

  • Gipuzkoako udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.