Mutiny on the Bounty (1962ko filma)
Mutiny on the Bounty (euskaraz Bountyko Matxinada) 1962ko Lewis Milestone errusiar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abentura filma da. Charles Nordhoff eta James Norman Hall idazleen Mutiny on the Bounty eleberrian oinarrituta dago. 1789an HMS Bounty britainiar ontziaren matxinadan zehar jazotakoak deskribatzen dira. Marlon Brando, Trevor Howard eta Richard Harris aktoreek antzeztu zuten.
Mutiny on the Bounty (1962ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1962 |
Izenburua | Mutiny on the Bounty |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta ekintza-filma |
Iraupena | 178 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Mutiny on the Bounty (en) |
Grabazio lekua(k) | Tahiti |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lewis Milestone Carol Reed |
Gidoigilea(k) | Charles Lederer Ben Hecht Eric Ambler Borden Chase (en) John Gay |
Antzezlea(k) | |
Marlon Brando (Fletcher Christian (en) ) Trevor Howard (William Bligh) Richard Harris Hugh Griffith (John Adams (en) ) Gordon Jackson (en) Richard Haydn Tarita Teriipaia (Mauatua (en) ) Percy Herbert (Matthew Quintal (en) ) Duncan Lamont Chips Rafferty (en) (Michael Byrne (en) ) Noel Purcell (en) (William McCoy (en) ) Eddie Byrne (en) (John Fryer (en) ) Tim Seely Henry Daniell Antoinette Bower Torin Thatcher Frank Silvera Anna Lee (en) Ben Wright Larry Duran Matahiarii Tama (en) (Pōmare I (en) ) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Aaron Rosenberg (en) |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | John McSweeney, Jr. (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bronisław Kaper |
Argazki-zuzendaria | Robert L. Surtees |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ozeania |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Mutiny on the Bounty (en) |
Historia | |
Nominazioak | Academy Award for Best Cinematography, Color (en) 35. Oscar Sariak Robert L. Surtees Academy Award for Best Art Direction, Color (en) 35. Oscar Sariak George Davis (en) , Joseph McMillan Johnson (en) , Henry Grace, Hugh Hunt Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Bronisław Kaper Film onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Aaron Rosenberg (en) Muntatze onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak John McSweeney, Jr. (en) Academy Award for Best Special Effects (en) 35. Oscar Sariak Albert Arnold Gillespie (en) , Milo B. Lory (en) |
1935eko izenburu bereko Mutiny on the Bounty filmaren berregokitzapena da (hartan, Charles Laughton eta Clark Gable aktoreek antzeztu zuten). 1984ean The Bounty izeneko beste berregokitzapena ere izan zuen, Mel Gibson, Anthony Hopkins, Laurence Olivier, Daniel Day-Lewis eta Liam Neeson aktoreekin.
Argumentua
1787an HMS Bounty ontzia Ingalaterrako Portsmouth hiriko portutik itsasoratu da. Helburua Tahitira iritsi eta ogiaren fruitua Jamaikara garraitzea da, bertako esklaboentzako elikagai izan dadin. Bligh kapitainak (Trevor Howard) Tahitira lehenbailehen lehorreratu nahi duenez, eskifaia eta bereziki itsasgizonei disziplina zorrotza ezarri die. Uhartera iritsitakoan, eskifaiak sekulako paradisua topatu du, bidean pairatu duten infernuarekin batere zerikusirik ez duena, baina bertako parranda eta emakumeen konpainiaz ohitzen hasi direnerako, uhartea uzteko unea iritsi da. Asko gogoz kontra itsasoratu dira: berriz ere kapitainaren disziplina zorrotza itsasgizonen sumina pizten hasi da, azkenean Fletcher Christianen (Marlon Brando) gidaritzapean matxinatu arte.
Aktoreak
- Marlon Brando: Fletcher Christian lehen tenientea
- Trevor Howard: William Bligh kapitaina
- Richard Harris: John Mills itsasgizona
- Hugh Griffith: Alexander Smith itsasgizona
- Richard Haydn: William Brown hortikulturalista
- Tarita Teriipaia: Maimiti printzesa
- Percy Herbert: Matthew Quintal itsasgizona
- Duncan Lamont: John Williams
- Gordon Jackson: Edward Birkett itsasgizona
- Chips Rafferty: Michael Byrne itsasgizona
- Noel Purcell: William McCoy lemazaina
- Ashley Cowan: Samuel Mack
- Eddie Byrne: John Fryer (itsasgizon burua)
- Tim Seely: Edward 'Ned' Young, txo edo kadete gaztea
- Frank Silvera: Minarii
- Henry Daniell: britainiar epaimahaiburu militarra (krediturik gabe)
Sariak
Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, baina bat bera ere ez zuen irabazi.
Izendapenak
- Film onenaren Oscar Saria – Aaron Rosenberg
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria – kolorea – George W. Davis, Henry Grace, Hugh Hunt eta J. McMillan Johnson
- Argazkigintza onenaren Oscar Saria – kolorea - Robert Surtees
- Efektu berezi onenen Oscar Saria – A. Arnold Gillespie (bisualak) eta Milo B. Lory (entzunezkoak)
- Muntatze onenaren Oscar Saria – John McSweeney Jr.
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria – Bronislaw Kaper
- Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria – Bronisław Kaper (musika) eta Paul Francis Webster (hitzak) – Kanta: "Love Song from Mutiny on the Bounty (Follow Me)" - "Bountyko matxinadaren maitasun kanta (Jarrai iezadazu)"
Ikus gainera
- Mutiny on the Bounty (1935)
- The Bounty (1984)