Mutatio

Antzinako Erroman, mutatio bat, galtzada erromatar batean zegoen geltoki bat zen, atseden hartzeko eta garraio bezala erabiltzen ziren animaliei zerbitzua emateko. Mutatioak zaldiak edo idiak aldatu eta freskoago zeuden beste batzuk hartzeko tokiak ziren, gurdiek behar zituzten konponketak egiteko tokiez gain.

Zaldiak aldatzeko eta atsedena hartzeko geralekua (mutatio) Lithohori-n, Kavalan (Grezia)

12-18 miliatik behin zeuden. Konplexu hauetan, gidariak, gurdia edo gurpilak egokitzeko zerbitzuak har zitzakeen, bere animalientzako botikak edo albaitaria lortu, atsedena edo janaria eman edo zaldiak aldatzeko.

Geltoki hauek erabiliz, eta gurdi txandak eginez, Tiberio enperadoreak 500 milia egin zituen 24 ordutan bere anaia zen Druso bisitatzeko, gangrenaz hiltzen ari zena zaldi batetik erori ondoren. Mansio bakoitzeko, lau edo bost mutatio existitzen ziren.

Mutatio bat azaleratu zuten Mariturriko aztarnategian. Irudian, aztarnategia berreraikia eta izen bereko auzoko etxebizitza-eraikinak atzdean.

Gasteizko Mariturriko aztarnategian Ab Asturica Burdigalam galtzada erromatarrarekin erlazionatuta zegoen mutatio bat aurkitu zuten arkeologoek 2000-2001 urte bitartean.[1]

Erromatar galtzadetan zehar zeuden beste geltoki mota batzuk

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.