Mussenden tenplua
Mussenden tenplua Ipar Irlandan dagoen Derryko konderriko Castlerock herritik gertu dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean dauden labarren gainean. Bertatik ikuspegi itzelak daude.
Mussenden tenplua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ipar Irlanda |
County of Northern Ireland | Derryko konderria |
Koordenatuak | 55°10′04″N 6°48′39″W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | National Trust |
Kudeatzailea | National Trust |
Webgune ofiziala | |
Bristolgo laugarren kondea eta Derryko apezpikua zen Frederick Augustus Herveyren lurretan eraiki zen 1735ean. Liburutegia izateko egin zen eta Erromako Vestaren tenpluaren antzirudiko eraiki nahi izan zen. Higadura dela eta itsas labarretatik gero eta gertuago gelditu da Mussenden Temple eta 1997an lurra egonkortzeko lanak burutu ziren.
Eraikina inguratuz ondorengo esaldia irakur daiteke:
- Suave, mari magno turbantibus aequora ventis e terra magnum alterius spectare laborem (Toki eder hau, marinel arduratuak ertzetik lasai begira dezan ekaitzaren orroa.)
Ondoan Downhill gazteluaren aztarnak ere ikusgai daude.
- Downhill gazteluaren aztarnak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.