Musselburgh
Musselburgh (Eskoziako gaeleraz: Baile nam Feusgan, Eskozia erdialdeko udalerria da, Ekialdeko Lothian eskualdeko herri handiena da, baina ez hiriburua. 2011ko erroldaren arabera 22.639 biztanle ditu.
Musselburgh Baile nam Feusgan | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Ekialdeko Lothian |
Posta kodea | EH21 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°56′31″N 3°03′15″W |
Azalera | 5.42 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 20.840 (2016) |
Dentsitatea | 3.845,02 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Rosignano Marittimo |
Etimologia
Musselburgh izenak "mariskoaren herria" esan nahi du.
Geografia
Edinburghetik 10 kilometro ekialdera dago eta honen eraginez bihurtu da eskualdeko herri handiena. Fortheko fiordoaren kostaldean kokaturik dago.
Historia
Erromatarrak izan ziren Musselburgheko lehen biztanleak, K.o. 80 urtean gotorlekua eraiki baitzuten bertan. Esk ibaia zeharkatzen zuen zubia ere eraiki zuten eta 13 mende iraun zituen. Ondoren hainbat aldiz berreraikia izan da.
1315 urtean burgoa bihurtu zen, Edinburgh bera baino lehenago. 1332an Randolph, Morayko kondea, bertan hil zen gaixotasun luze baten ondoren. Herritarrek oso ondo zaindu zutenez, zintzoak zirela esan zuen eta hortik dator herriaren "Honestas" leloa.
Herriaren populazio hazkundea XX mendearen bigarren erdialdean gertatu zen. Edinburgh hiriburutik hain gertu egoteak eragin zuen hazkuntza hori. Hiriburuarekin batera Midlothian eskualdean zegoen baina 1975 urtean Ekialdeko Lothianen sartua izan zen.
Ondasun nabarmenak
- Tolbooth
- Fa'side gaztelua
- Pinkie House
Iruditegia
- Tolbooth, udaletxe zaharra.
- Pinkie House.
- Musselburgheko museoa.
- Newhailes jauregia.
- Eliza episkopala.
- Zubi erromatarra.
- Esk ibaia.
- Hondartza.
Herritar ezagunak
- Alexander II.a Eskoziakoa (1198-1249)
- John Knox (1513-1572), Eskoziako Erreforma Protestantearen bultzatzaile nagusia