Muskiz
Muskiz Bizkaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da. Administratiboki, Bilboaldea eskualdekoa da, zehatzago Meatzaldekoa; hala ere, historikoki, Enkarterrikoa izan da. 2016. urtean 7.449 biztanle zituen.
Muskiz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Herria Gallartatik ikusia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Meatzaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Muskiz | ||||||||||
Alkatea | Borja Liaño Abarrategi (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48550 | ||||||||||
INE kodea | 48071 | ||||||||||
Herritarra | muskiztar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°19′24″N 3°07′18″W | ||||||||||
Azalera | 22 km² | ||||||||||
Distantzia | 26 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 7.342 (2023) −25 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 333,73 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 15,93 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,89 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 48,01 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 77,51 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 8,9 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 13,67 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 23,35 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 7.53 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.muskiz.org |
Geografia
Udalerria Bizkaiko kostaldeko mendebaldeko muturrean dago. Iparraldean Bizkaiko golkoa; hegoaldean Galdames; ekialdean Abanto-Zierbena eta Zierbena eta mendebaldean Kantabriako Urdialaitz ditu mugakideak.
Barbadun ibaiak udalerria zeharkatzen du. Honek Bizkaiko golkoan du ahoa, zehazki Zierbenarekin erdibanatua duen La Arena hondartzan.
Muskizko mendirik altuena hegoaldean dagoen Mello (626 m.) da. Beste mendi nagusiak Corbera haitza, (361 m.), Carrascal (269 m.), Ramos (229 m.) eta Janeo tontorrak (203 m.) dira.
Auzoak
Hona hemen Muskizko auzoak:[4][5]
- El Cerro
- Cobaron
- El Haya
- Oiankas
- El Pobal
- Rigada
- La Caseria
- Memerea
- Pobeña
- San Juan Muskiz, herriaren erdigunea.
- San Julian
- Muñatoizko San Martin
- Santelices
Historia
Antzinaroa
Antzinaroan autrigoiak bizi ziren eskualdean. Hala ere, arkeologia da gure bide bakarra Muskiz kokatzen den harana nolakoa zen ikertzeko. Horretarako Ramos haitzean ikerketutako aztarnak baino ez daude[6]
I. mendean Plinio Zaharrak Naturalis Historia bere liburuan adierazi zuen Kantabriako itsas parteak hainbeste burdina zuen, non burdinazkoa zen mendi malkartsu eta garaia bazegoen. Adituen ustez, horrek esan nahi zuen erromatarrek gertuko Trianon meategiak zituztela. Hala ere, Flaviobriga ondoan izanda ere ez da erromatar aztarnarik aurkitu Muskizen.
Erdi Aroa
IX. mendera arte ez dago Muskizi buruzko testurik. Alfontso III.a Asturiaskoaren kronikan, 880. urte ingurukoa, esaten da Alfontso I.a Asturiaskoak Karrantza eta Sopuerta birpopulatu zituela. Somorrostro Harana aipatzen duen lehendabiziko dokumentua 1068. urtekoa da.
Kristautasuna hedatu ahala, elementu berri bat agertu zen: elizak. Eskualdeko antzinakoenak Pobeñako Andra Mari eta Cardeokoa dira. XIII. mendean Haroko Diego Lopez II.ak, Bizkaiko Jaunak, 1212an Antso Ortiz Marrokin Montehermosokoari Somorrostro Haranean zenbait eliza (tartean San Juliangoa) eta Barbadun ibaitik itsasoratzen zen mea guztia zergapetzeko eskubidea eman zion.
Hala, Erdi Aroan, San Juliango parrokiaren ondoan kontzejua sortu zen. Hori Enkarterriko Somorrostro Haranaren zati bat zen. Somorrostro Harana bitan banatuta zegoen: alde batetik, Hiru Kontzejuak, eta bestetik, Lau Kontzejuak. Muskiz, Lau Kontzejuetako bat zen Zierbenako San Roman, Abantoko Santa Juliana (edo Susoko Abanto) eta Abantoko San Pedro (edo Yusoko Abanto) kontzejuekin batera.
Eskualdeak banderizoen arteko gudetan parte hartu zuen, Muskiz hiriburutzat zuen Salazar leinua 1256 inguruan agertu zen, bertako Muñatoizekin senidetu zenean. Muskizko banderizorik famatuena XV. mendeko Lope Gartzea Salazar izan zen, Istoria de las bienandanças e fortunas liburua idatzi zuena. Hark San Martin auzoko bere dorretxetik eskualdea kontrolpean zuen.
Salazartarrak ez ezik, ahaide nagusietan bazegoen besterik, banderizoak ere baziren Saltzedokoak, Marrokinekoak, Putxetakoak, Santelicesekoak eta Bañalesekoak. Guztira, 17 dorretxe zituen Muskizek.
Aro Modernoa
XVI. mendea industriaren mendea izan zen Muskizen. Indar hidraulikoak eta gabiak siderurgia izugarri aurreratu zuten, muskiztar askok ontzigintzan eta itsas arloko jardueretan lan egin zuten: itsasgizonak, pilotuak eta beste. Mende hartan San Nikolas kofradia sortu zen.
XVII. mendean, siderurgiak herriko jauntxoak aberastu zituen. Kontzejuko aberatsena Simon de la Quadra izan zen, El Pobalren eta Bilotxiko burdinolen jabea. Hala, botere-zentroa Muñatoizetik San Juanera aldatu zen. Kontzejua bost koadrilatan banatuta zegoen: (Rigada, El Valle, Memerea, San Julian eta Pobeña), eta gobernua Cruceron ezarri zen.
XVIII. mendea burokraziaren arrakastarena izan zen Muskizen. Sebastian de la Quadra Llarena Felipe V.aren ministro bihurtu (1736-1746) eta Villariasko markes izendatu zuten. Burdinaren salmentarekiko bere jarrerak Enkarterri eta Bizkaiko Jaurerria aurrez aurre jarri zituen.
Aro Garaikidea
XIX. mendean gertaera bik Muskizko historia aldatu zuten: karlistaldiek eta meatzaritzaren hazkundeak.
Lehen karlistaldiarekin antzinako Somorrostro Haranaren egitura bukatu zen; 1841ean, Muskizko San Julian udala eratu zen eta antzinako kontzejua baztertu. Hirugarren karlistaldian, Muskizen hiru guda izan ziren (ikus Somorrostroko guduak). Izan ere, herria ezinbestekoa zen Bilbo kontrolatzeko. Herria neke eta estura handian ibili zen garai hartan, adibidez, San Juan Muskiz bonbardatu zenean. Somorrostro Proklamak (1876ko martxoaren 13a), Espainiaren batasuna aldarrikatu zuen, Hego Euskal Herriko foruak baztertuta.
Era berean, XIX. mendeko erdiaren ingurura arte, meategien jabetza herriarena bazen ere, foru-abolizioak hori aldatu egin zuen. Gainera, mende hartan, teknologiak ikaragarri aurreratu zuen. 1859an lehendabiziko meategia sortu zen eta 1868tik aurrera lau gehiago. Atzerritarrak ere etorri ziren burdina ustiatzera (Alfred Edwards, Triano Iron Ore, Mac Lennan, eta abar). Hazkunde horrek immigrazioa ekarri zuen Muskizera, eta berarekin batera, ideologia berriak (sozialismoa, komunismoa...).
XX. mendea
XIX. mendean hasitako bidea sakondu zen XX. mendeko hasieran. Muskiz Enkarterriko beste herriak bezala, eta ideologia berriek bultzatuta, Enkarterriko Autonomia estatuaren proposamen batzarrean egon zen. Beste alde batetik, abertzaletasuna ere hedatu zen udalerrian.
Gerra Zibilean, herria Bilboren pentzutan egon zen berriz ere. Euzko Jaurlaritzak herrian aireportu bat eraiki zuen Bilbo defendatzeko. Hori zela eta, faxistek askotan bonbardatu zuen herria.
Frankismoak industrializazio berria ekarri zuen Muskizera, meak agortu ahala. Petronor eta CAMPSA konpainia kimikoek, besteak beste, Barbadun ibaiaren arroa betiko aldatu zuten. Industria horiek bertan diraute XXI. mendean ere.
Demografia
Muskizko biztanleria |
---|
Politika eta administrazioa
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan EAJ alderdia izan zen zinegotzi gehien eskuratu zituena, bost hain zuzen. Ezker abertzaleko Biltzen plataformak hiru zinegotzi eskuratu zituen, PSE-EEk eta EAk bina zinegotzi eta Por Muskiz Bai herri plataformak bat. Emaitza horiekin, EAJko Borja Liaño hautatu zuten alkate.
2015eko udal hauteskundeetan EAJk zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen, ezker abertzaleak hiru zinegotziak mantendu zituen, PSE-EEK bere biak eta Por Muskiz Bai plataformak bat gehiago eskuratu zuen. Eusko Alkartasuna Euskal Herria Bildu koalizioan aurkeztu zen. Borja Liañok errepikatu egin zuen alkate gisa.
2019ko udal hauteskundeetan EAJk 5 zinegotzi eskuratu zituen, bat galduz. PSE-EEk 4 lortu zituen, aurreko kopurua bikoiztuz, EH Bilduk hiru zinegotziak mantendu zituen, Elkarrekin Podemosek 1 lortu zuen bitartean. EAJko Borja Liaño hautatu zuten alkate EAJ eta PSE-EEren botoekin.
Por Muskiz Bai herri plataforma oraingoan ez zen aurkeztu, bertako zerrenda-burua izan zenak, PSE-EEko zerrendan bigarren postuan aurkeztu zelarik.
2019ko udal hauteskundeetan
EAJk 1.629 boto, % 38,10a. 5 zinegotzi.
PSE-EEk 1.374 boto, %32,13a. 4 zinegotzi
EH Bilduk 871 boto, %20,37a. 3 zinegotzi.
Elkarrekin Podemosek 338 boto, 7,90a. Zinegotzi 1.
PPk 64 boto, %1,50a. Ez zuen zinegotzirik lortu.
2019ko udal hauteskundeak
Muskizko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 6 / 13 |
5 / 13 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU) (2015) / Biltzen (2011)* | 3 / 13 |
3 / 13 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 2 / 13 |
2 / 13 |
|||
Por Muskiz Bai | 2 / 13 |
1 / 13 |
|||
Eusko Alkartasuna* | 2 / 13 |
||||
Elkarrekin Podemos* | |||||
Alderdi Popularra (PP)* | 0 / 13 |
0 / 13 |
|||
* 2011n ezker abertzalea Biltzen herri plataforma gisa aurkeztu zen ** 2015ean Euskal Herria Bildu koalizioan aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean |
Azpiegiturak
Errepideak
- A-8 E-70 : Kantauriko Autobidea
- N-634 : Irun - Santiago Compostelakoa
Trena
Bilboko Renfe Aldirien C-2 lineak geltoki bakarra du herrian:
- Muskizko geltokia, linearen geltoki-buru dena.
Astelehenetik ostiralera 20 minutuko maiztasunaz ibiltzen da trena ordu gorietan, eta 30 minutukoaz egunaren gainontzeko orduetan. Larunbat eta igandeetan maiztasuna 30 minutukoa da. Horrez gain, ostiral eta larunbat gauetan gau jaia gaueko zerbitzuak eskaintzen dira.
Autobusa
Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:
- A3321 Portugalete - Muskiz
- A3334 Santurtzi - Balmaseda
- A3335 Sestao - Muskiz
- A3336 Bilbo - Muskiz (Ortuellatik)
- A3337 Bilbo - Muskiz (N-634 errepidetik)
- A3338 Muskiz - Barakaldo - Areeta
- A3345 Bilbo - Urdialaitz (N-634 errepidetik)
Kultura
Kirolak
Gaur egun, Muskizen kirol elkarte asko daude, tartean:
- Futbola: J.D. Somorrostro, El Malecon futbol-zelaian jokatzen duena.
- Eskubaloia: Muskizko Eskubaloi Kluba.
- Bola-jokoa: Muskizko pasabolo elkartea, pasabolo eran jokatzen duena.
- Mendia: Mello Mendi Taldea
Jaiak
Herriko zaindaria: San Juan Bataiatzailea (ekainaren 24). Herriko jai egun ofiziala.
Auzoetan:
- San Julian: urtarrileko lehenengo asteburua.
- San Juan Muskiz: Inauteriak.
- Kobaron: Maiatzaren 1.
- La Glorieta (edo Poligonoa): Uztaileko lehen asteburuan.
- Memerea: Santa Maria Magdalena (Uztailaren 22)
- Rigada: Ama Birjina eta San Roke (Abuzturen 15-17)
- Pobeña: Soroskundeko Ama (Irailaren 8)
- Abere eta Ortuari Azoka: Iraileko hirugarren igandean.
- Ehiza eta Arrantza Azoka: Gehienetan, iraileko laugarren igandean.
- La Rabuda: Iraila.
- Pobeña: El Socorrillo (urriaren lehenengo igandea)
Ondasun nabarmenak
- Muñatonesko San Martin gaztelua (XIII. mendea)
- Soroskundeko Amaren baseliza
- San Joan Bataiatzailearen parrokia (XVIII. mendea)
- San Julian parrokia (XVI. mendea)
- El Pobaleko burdinola (XIII.-XIV. mendea)
- Kobarongo zamatokia, 2008an galerna batek suntsitua.
- El Pobaleko zubi erromanikoa (XIII. mendea)
- Memerea dorretxea
- Montaño dorretxea
- Santelices dorretxea
- San Julian parrokia.
- Soroskundeko Amaren baseliza, Pobeñan.
- La Bodega etxea, Pobeñan.
- Kobarongo zamatokia (2008an suntsitua).
- Santelices dorretxea
Muskiztar ezagunak
- Lope Gartzea Salazar (1400-1476), bandokidea eta historialaria.
- Andres Salazar (XVI. mendea), elizgizona.
- Juan Lopez de la Quadra (XVI. mendea), Karlos I.a Espainiakoaren alaben maisua.
- Nicolas de la Cuadra (XVIII. mendea), jurista.
- Sebastián de la Quadra (XVIII. mendea), Felipe V.a Espainiakoaren ministroa.
- Sebastian Llano de la Quadra (XVIII. mendea), enbaxadorea.
- Jose Agustin Llano de la Quadra (XVIII. mendea), Karlos IV.a Espainiakoaren ministroa.
- Jose Antonio Ybarra (1774-1849), merkatari, enpresaburu eta industrialaria.
- Trifon Etxebarria (1912-1998), politikari eta kazetari abertzalea.
- Primitivo Abad Gorostiza (1912-2005), eusko abertzaletasuneko militante historikoa.
- Ruben Ruiz Ibarruri (1920-1942), Armada Gorriko tenientea. Dolores Ibarruri Pasionariaren semea.
- Jose Ramon Campos Martin (1944), margolaria.
- Miguel Gonzalez San Martin (1953), idazlea. 2002ko Euskadi Literatura Saria eman zioten.
- Ismael Urtubi (1961), futbolaria, Athleticen jokatua.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- Carlos Glariaren ikerketa
- Euskaltzaindiaren onomastika
- Ikerketa arkeologikoa
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |