Muskilda
Muskilda Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko mendi bat da (1.070 m), Otsagabiko iparraldean kokatua. Bertan dago izen bereko baseliza ere. Otsagabiaren eta Itzaltzuren arteko errepidean, 4. kilometroan dugu Muskildara igotzeko bidegurutzea.
Muskilda | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.071 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′11″N 1°04′49″W |
Mendikatea | Abodiko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Herritik abiatzen da ondo markatutako bide zaharra elizaren goialdetik, via crucis modukoa dena. Muskildatik bestela ateratzen dira bideak Abodiko mendilerrora joateko.
Azkenik, emakume nafar batzuk izen honekin bataiatuta daude, batik bat eskualdekoak.
Baseliza
Gailurrean, Muskildako Andre Mariaren baseliza dago, XIII. mendean hasitakoa erromaniko berantiarraren estiloan. Oinplano laukizuzenekoa da eta dorreko teilatua kono itxurakoa. Eraikin multzoa baselizak, kaperau etxeak eta eremutar etxeak osatzen dute, harresi batek inguratuak.
Baselizaren barruan, Muskildako Andre Mariaren zurezko irudia dago erretaulan, beharbada XIV.-XV. mendekoa dena. Jesus umea eserita dauka haren ezkerraldean.
Presbiterioa erdiko nabetik XV. mendeko burdinazko hesi batek banatuta dago. Nabearen alde bietan hormako margoak daude, azken urteotan erabat berriztatuak.
Folklorea
Honen ohorez, urtero irailaren 8an festa ospatzen dute, 8 dantzarik eta "Bobo" izeneko pertsonaiek 4 makil-dantza ("Emperador", "Katxutxa", "Danza" eta "Modorro"), "el Pañuelo" zapi-dantza eta "la Jota" egiten dutelarik. Halaber, "Pasacalles" egiten dute agintarien ibilaldietan eta Andre Mariaren prozesioan. Dantza hauek tradizio handikoak dira XVII. mendetik.
Irudi galeria
- Baselizaren kanpoaldea
- Ate nagusi erromanikoa
- Ondoko eraikinaren atea (1671)
- Barnealdea
- Hormako margoak
- Erretaula
- Andre mariaren eta Jesus umearen irudia
Ikus, gainera
Bibliografia
- "De etnografía de Navarra". 85. liburukia "Askatasun Haizea" bildumatik. José Miguel de Barandiarán. Txertoa, 1987. isbn= 978-84-7148-197-9.