Muskaria
Muskaria (latinez: Muscaria) erromatar hiria izan zen. Hiria antzinako baskoi herrixka batean sortu zuten.
Klaudio Ptolomeok aipatu zuen baina haren kokapen zehatza ezezaguna da.[1] Aditu batzuen arabera, egungo Tuteran zegoen (batez ere, Mosquera izeneko eremuan erromatar aztarnak topatu dituztelako) baina litekeena da Lodosa inguruan egotea. Latinezko izenak bertan eltxo asko zeudela adierazten zuen[2] eta hiria Ebroko ertzean zegoen.
Erreferentziak
- Ramírez Sádaba, José Luís. (2006). «Las ciudades vasconas según las fuentes literarias y su evolución en la Tardoantigüedad» Antig. crist. in: Espacio y tiempo en la percepción de la Antigüedad Tardía. (Murtzia) XXIII: 185-199..
- Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-232 or..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.