Musitu

Musitu[1] Arabako ekialdeko herri bat da, Mendialdeako eskualdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokatua. 1958 arte, Laminoria udalerriaren zati izan zen. 2007an, 13 biztanle zituen.

Musitu
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLaminoria
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°46′40″N 2°25′21″W
Demografia
Biztanleria9 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)
San Martin eliza.

Historia

Musitu izena, 1025ko Donemiliagako goldean dokumentatzen da lehen aldiz: Mussitu.

Erdi Aroan bide garrantzitsuen bidegurutzea zen, Nafarroa eta Errioxatik Arabako lautadara eta Kantabriara zihoazen bideak elkartzen baitziren bertan. XIII. mendean eraiki zen San Martin eliza eta hainbat errota ere izan ziren inguruetan, Igoroingoa (1561), La Pozakoa (1772), Santa Piakoa (1767) eta Santo Toribio (1829)[2].

1865ean iturri-uraska eta garbitokia eraiki zituzten[2].

Demografia eta biztanleria

Musituko biztanleria
20002001200220032004200520062007
1212111010101113

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
18MaeztuDurruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaizMaeztu

Ondasun nabarmenak

Eraikinik aipagarriena XIII. mendeko San Martin eliza da. Erretaula XVIII. mendean egin zen eta San Martin ageri da erdian, alboan San Petri eta Paulo dituela[2]. San Martinen omenez ospatzen dira herriko jaiak, azaroaren 11n. Frontoi bat ere badago.

Herritik ekialdera, Igoroingo sakanean barrena, Igoroin herri hustua aurkitzen da, baina badira beste herri huts batzuk ere; Kerrianu, Luzkando eta Aizpiletaren zati bat ere Musituren lurretan dago gaur egun.

Musituar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
  2. «Musitu» Ayuntamiento de Arraia-Maeztu · Arraia-Maeztuko Udala 2019-03-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.