Musikaren alegoria
Musikaren alegoria Dosso Dossi margolariaren lan ezaguna da (1510-1516). Florentziako Horne Museoan erakusten da. Hasiera batean, Tiziano eta Giovanni Belliniren margolanekin batera Ferrarako Dukea izan zen Alfonso I. Estekoaren Camerino d’Alabastro dekorazioaren parte izan zen.[1]
Musikaren alegoria (Allegoria della Musica) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Dosso Dossi |
Sorrera-urtea | 1530 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 196 () Ă— 187 () cm |
Genero artistikoa | allegory (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Lekua | Museo Horne (en) |
Bilduma | Museo Horne (en) |
Deskribapena
Margolanean agertzen diren elementu guztiek balore sinbolikoa dute:
- Ezkerrean izpiritu bat ikus daiteke; eskuan inspirazioaren zuzia Vulkanori ematen dio.
- Vulkanok ingude batean nota musikaleei forma ematen die. Eskenan sakabanatuta ikusten diren hiru mailu soinu desberdinen formen irudiak dira.
- Erdian bularra aidean emakume bat ikus daiteke, ziuraski musika sekularraren sinboloa.
- Beste emakume bat, zutik, biluzik hau, musika erlijiosoaren sinboloa izan daiteke.[2]
Erreferentziak
- https://web.archive.org/web/20090614093134/http://www.revistarte.com/numero78/obra.html
- Elisabetta Nardinocchi: Guida al Museo Horne, Edizioni Polistampa, Florentzia 2011. ISBN 978-88-596-0969-8
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.