Musika hil zen eguna

1959ko otsailaren 3an Buddy Holly, Ritchie Valens eta J. P. "The Big Bopper" Richardson Iowako Clear Laken ondoan hil ziren hegazkin istripu batean, Roger Peterson pilotoarekin batera. 1971ean Don McLean abeslariak eta musikagileak American Pie abestian "Musika hil zen eguna" (ingelesez: The Day the Music Died) zela abestu zuen, eta izen horrekin ezagutzen da.

Musika hil zen eguna
Map
Motahegazkin-istripu
Data1959ko otsailaren 3a
KokalekuClear Lake
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
AireontziBeechcraft Bonanza (en) Itzuli
AbiapuntuMason City Municipal Airport (en) Itzuli
HelmugaFargo
Hegazkinaren erregistroaN3794N
Pertsona hilak4
Pertsona zaurituak0
Bizirik irten direnen kopurua0

Garai hartan Holly eta bere banda (Waylon Jennings, Tommy Allsup, eta Carl Bunch) "Winter Dance Party" tourra egiten ari zen Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldean zehar. Valens, Richardson eta Dion and the Belmonts taldeak ere batu ziren tour horretara. Bidaiak luzeak ziren eta autobus hotzetan egiten ziren, abeslarien eztarriei eragiten ziena. Clear Laken kontzertua eman eta gero Hollyk erabaki zuen hegazkin bat hartzea Moorheadera joateko (Minnesota). Richardsonek sukarra zuenez Jenningsen lekua hartu zuen, eta Allsupek bere aulkia galdu zuen Valensen aurka txanpon-jaurtiketa batekin.

Hegazkina aireratu eta gutxira, gauez eta eguraldi txarrarekin, pilotoak kontrola galdu zuen eta talka egin zuen lurraren aurka. Hegazkineko guztiak hil ziren.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.