Musika gradu
Gaur egun, gradu izena, musikan, musika eskala batean, bi musika nota ezberdinen artean dagoen altueraren arteko ezberdintasunari ematen zaio. Zazpi gradu daude:
- I.a
- II.a
- III.a
- IV.a
- V.a
- VI.a
- VII.a
Do musika notaren eskalan, graduen ordena honako hau da: do, re, mi, fa, sol, la eta si
Bi graduren artean dagoen distantziari, tartea deritzo.
Do Nagusiaren eskalan, III. eta IV. graduaren artean eta VII. eta VIII.aren artean, tonuerdi bat dago. Gainontzekoetan, tonu bat.
Aldi berean, gradu bakoitzak izen bat du:
- I Tonikoa
- II Supertonikoa
- III Bitartekaria
- IV Azpidominante
- V Dominante
- VI Azpibitartekari (Azpidominatzaile ez da hain zuzena.)
- VII Sentikorra edo Azpitonikoa (eskala txiki naturalaren kasuan)
Beste esanahi batzuk
Gradu bateratu
Erreferentzia bezala hartzen den notaren aurreko edo atzeko nota izendatzeko erabiltzen da. 2. edo 7.eko tartea esan nahi du.
Gradu banandu
Erreferentzia bezala hartzen den notak, ondoan ez duen gradua da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.