Musika arin

Musika arina (ingelesez: easy listening) herri-musikako genero bat da, eta melodia sinpleak, itsaskorrak eta erlaxatuak izateagatik bereizten dena, harmonizazio errazekin eta instrumentazio ez oso deigarriarekin interpretatu ohi dena.

Musika arin

Musika-estilo hau, XX. mendearen erdialdean sortua, swing musikatik eta big band musikarako konposatukoetatik abiatuta garatu zen. Generoak bi mota ditu: instrumentala eta bokala.

Terminologia

Musika arina terminoa oker lotu izan da hainbat generorekin, hala nola soft rockarekin, soft poparekin, jazzarekin eta baita new age musikarekin ere, nolabait musika arinaren esparrua nahiko zabala izan behar du eta.

Musika arinaren terminoari ingelesez dagokion Easy-listening terminoa lounge music (aretorako musika) edo core lounge deritzonaren antzekoa da, nahiz eta musika-forma horiek jazzarekin lotura handiagoa duten big band eta swing-arekin baino. Sarritan, easy-listening esaten zaio nostalgic music gisa, entzule zaharrenek ulertzeko modukoa delakoan.

Eremu batzuetan, musika arina kitsch-tzat hartzen da (gustu txarrekotzat).

Ingelesez honako izen hauek hartu ditu:

  • easy listening (entzute errazekoa),
  • mood music (ingurumen-musika) edo
  • lift music (igogailu-musika)
  • muzak, termino okerragoa. Berez Muzak ez da musika-generoa. Muzak estaen denean Muzak Corporation-ek leku publikoetarako sortutako eta programatutako musika.

Ingelesdun herrialdeetan beautiful music-arekin (“musika polita”) eta light music-ekin (“musika arina”) ere zerikusia du. Beautiful music musika arineko azpitalde bat da, eta irrati-formatua denez, instrumentazio-estandar zurrunak ditu (adibidez, saxo gutxi edo batere ez), eta murrizketak ditu orduko zenbat ahots-lan emiti daitezkeen zehazteko. Batzuetan Nostalgia music ere deitzen zaio («nostalgia» gaztelaniaz jatorrizkoan ere bai).

Sarritan, musika arineko abestiak hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako herri-kanten bertsio instrumentalak izaten dira. Lite AC formatuak (light adult contemporary music lagunen arteko hizkeran) ia erabat ordeztu du «musika arineko» irratsaioak.[1]

Musika arineko artista ezagunak (ingelesezko kulturazkoak)

Musika arineko orkestrak eta orkestra-zuzendariak

  • Leroy Anderson
  • Burt Bacharach
  • Boston Pops
  • Caravelli
  • Frank Chacksfield
  • Ray Conniff
  • Syd Dale
  • Lex de Azevedo
  • Frank De Vol
  • Johnny Douglas
  • Juan García Esquivel
  • Percy Faith
  • Robert Farnon
  • Arthur Fiedler
  • Jackie Gleason
  • Arthur Greenslade
  • Nick Ingman
  • Bert Kaempfert
  • Andre Kostelanetz
  • James Last
  • Raymond Lefevre
  • Enoch Light
  • Geoff Love
  • Living Strings
  • Longines Symphonette
  • Henry Mancini
  • Mantovani
  • Ray Martin
  • Paul Mauriat
  • George Melachrino
  • Midnight String Quartet
  • The Mom and Dads
  • 101 Strings
  • Franck Pourcel
  • Nelson Riddle
  • David Rose
  • San Remo Golden Strings
  • Sounds Orchestral
  • Néstor Torres
  • Billy Vaughn
  • Lawrence Welk
  • Paul Weston
  • Charles Williams
  • Hugo Winterhalter
  • André Rieu
  • Fausto Papetti
  • Hollyridge Strings
  • Reg Tilsley

Musika arineko pianistak

  • Ronnie Aldrich
  • Jim Brickman
  • Floyd Cramer
  • Richard Clayderman
  • Carl Doy
  • Ferrante & Teicher
  • Earl Grant
  • Joe Harnell
  • Horst Jankowski
  • Bradley Joseph
  • Liberace
  • Frank Mills
  • Peter Nero
  • Orquestra Tabajara
  • Emile Pandolfi
  • Johnny Pearson
  • Roger Williams

Musika arineko gitarristak

  • Laurindo Almeida
  • Chet Atkins
  • Al Caiola
  • Francis Goya
  • Earl Klugh
  • Tony Mottola

Musika arineko beste instrumentista batzuk

  • Herb Alpert
  • James Galway
  • Zamfir

Musika arineko ahots taldeak

  • The Bachelors
  • The Ray Charles Singers
  • The Cliff Adams Singers
  • The Ray Conniff Singers
  • The Mike Curb Congregation
  • The Doodletown Pipers
  • The Free Design
  • The Anita Kerr Singers
  • The Lettermen
  • The Lighthouse Family
  • The Norman Luboff Choir
  • The Johnny Mann Singers
  • Sérgio Mendes & Brasil ’66
  • The Sandpipers
  • The Singers Unlimited
  • The Swingle Singers

Musika arineko obra ugariko kantariak

  • Ed Ames
  • Perry Como (el material més nou)
  • Eydie Gormé
  • Robert Goulet
  • Engelbert Humperdinck
  • Jack Jones
  • Steve Lawrence
  • Al Martino
  • Johnny Mathis
  • Matt Monro
  • Anne Murray
  • Kenny Rogers
  • James Taylor
  • Roger Whittaker
  • Andy Williams

Musika arineko obra batzuk egin dituzten kantariak

Erreferentziak

Bibliografia

  • Lantza, Joseph: Elevator music: a surreal history of muzak, easy-listening, and other moodsong. New York: St. Martin's, 1994. ISBN 0-312-10540-1.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.