Musidora (elkartea)
Musidora 1973an sortu zen elkarte feminista eta zinefiloa da, zinemagile feministen elkarte frantsesa, emakumeen filmen sorkuntza eta banaketa sustatzeko. 1974an, emakumeen lehen zinema jaialdia antolatu zuen [1] .
Musidora (elkartea) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | bazkuna |
Jarduera sektorea | zinema |
Herrialdea | Frantzia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | association under the French law of 1901 (en) |
Historia | |
Sorrera | 1973ko urria |
Sortzailea | Françoise Flamant (en) Nicole-Lise Bernheim (en) |
Françoise Flamant, Dana Sardet, Nicole-Lise Bernheim eta beste feminista batzuek Musidora elkartea sortu zuten 1973ko urrian, zinema mutuko aktoreari omenaldi gisa hautatuz izena [2]. Pierre Zuccak taldearen sei sortzaileen argazki-erretratua egin zuen orduan, buru-beroki beltzez jantzita denak, Musidoraren Irma Vep pertsonaiaren omenez. [3] .
Musidorako kideak feministak, zinemagileak eta zinefiloak dira. Bideo tailerretan elkartu ziren. Zineman lan egiten dutenek oztopo asko aurkitzen zituztelako zuzendari izateko [4] .
Lehen zinemaldi feminista
Elkarteak Musidora, emakumeen zinema jaialdia antolatu zuen 1974ko apirilaren 3tik 11ra izan zen [5] . Agnès Varda, Delphine Seyrig, edo Jeanne Moreau azaldu ziren zinemaldia babestera [6] . Créteilgo Nazioarteko Emakumezkoen Zinemaldiaren aurrekaria izan zen hura. Claire Brétecherrek sortu zuen zinemaldiko kartela, hura ere Irma Vepen mozorroan inspiratuta. Profilez dagoen emakume bat irudikatzen du, takoidun zapatekin, metraileta/kamera daramala [4] .
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Madurai» artikulutik itzulia izan da, 2024-01-30 data duen 1057843531 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-01-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- Colette Godard. (1974-03-23). «FESTIVAL MUSIDORA» Le Monde.fr.
- Histoire du cinéma au féminin | Ciclic. 2019.
- Carole Aurouet. (2020-11-17). Rebondissements – Colloque “Musidora, qui êtes-vous ?” en ligne !. .
- Claire BRETECHER : Musidora - Festival International de Films de Femmes. 1974.
- Bissière, Michèle. (2002). «Coline Serreau (review)» Women in French Studies 10 (1): 250–251. ISSN 2166-5486..
- Louisa Ourrad. (2023-04-07). Portrait de Dana Sardet. .
Bibliografia
- Musidora, Catherine Lahourcade, Anne-Marie Faure-Fraisse, Syn Guérin, Isabelle Fraisse, 25 min, 1974 (dokumentala)
- Des femmes de Musidora. Paroles... elles tournent ! (Paris, Des femmes, 1976). isbn = 2-7210-0058-6
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko Wikipediako «Musidora (association)» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-03-05eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.