Music from "The Elder"
Music from "The Elder" Kiss hard rock talde amerikarraren estudioko 9. albuma da. Kiss artista sinesgarrien artean sartzeko saiakera bat izan zen, eta 1979an hasi zen album salmentak eta arrakasta komertzialaren jaitsierari amaiera jartzeko. Horren ordez, komertzialko taldeak izan duen maila beherenera jausteko lagun du zuen.[erreferentzia behar]
Music from "The Elder" | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Fitxategi:The elder album cover.jpg | ||||||||||
Kiss taldearen estudioko albuma | ||||||||||
Argitaratze data | 1981eko azaroaren 16a | |||||||||
Grabazioa | 1981eko martxoa-iraila | |||||||||
Musika mota | Hard rock, art rock, progressive rock | |||||||||
Iraupena | 42:46 | |||||||||
Hizkuntza | Ingelesa | |||||||||
Diskoetxea | Casablanca | |||||||||
Ekoizpena | Bob Ezrin | |||||||||
Kiss taldearen kronologia | ||||||||||
|
Kalifikazio profesionalak | |
---|---|
Kalifikazioa | |
Iturria | Puntuazioa |
Allmusic | [1] |
Rolling Stone | [2] |
Pitchfork Media | (0.0/10)[3] |
Vista Records | [4] |
Metal Nightfall | [5] |
TrueMetal | (70/100)[6] |
Egunera, Music from "The Elder" AEBetan salmenta zertifikaziorik lortu ez duen Kissen bi estudioko albumetako bat da (beste 1997ko Carnival of Souls: The Final Sessions izanik). Albumaren salmentak hain pobreak ziren, non Kiss ez zen albuma promozionatzeko bira batean sartu, 8 urtetan zehar lehen aldiz, horren ordez promozio agerpen mordoak egin zituelarik.[7]
Music from "The Elder" Ace Frehley agertzen den azken Kiss albuma da 1996ko Reunion Tour birara arte. Frehley, nor ez zegoen ados taldearen norabide kreatiboarekin ezta Bob Ezrin ekoizpenarekin ere, 1982ko hasieran Kissen operazioetan modu aktibo batean parte hartzen utzi zuen, eta urte horretako azaroan ofizialki taldea utzi zuen.[8][9]
1995ean MTV Unplugged agerpenean "A World Without Heroes" jo zuten arren, album guztia baztertu egin dute zuzeneko emanaldietan. 2004ko Australiako kontzertu batean, taldea "I" jotzen saiatu zen, baina Gene Simmonsek letra ahaztua zuen.[10]
Albumaren historia
Ingurukoa
1980. hamarkaldia hasi zenean, Kiss trantsizio fase batean zegoen. Peter Criss jatorrizko taldekidea eta bateriajoleak, 1980ko Unmasked albumaren grabaketan parte hartu ez zuena, taldea ofizialki utzi zuen 1980ko maiatzean. Bere ordezkapena, Eric Carr, uztailean ofizialki aurkeztu zuten. Taldeak Australia eta Zeelanda Berritik bira oso arrakastatsu bat egin zuen azaroan (non bere ospea puntu gorenean zegoen), baina taldeak beraien etxean zuten arrakasta komertziala asko murriztu zen 1975-79 urteekin alderatuz. Unmasked albumak izan zituen salmenta eskasak zirela eta, Kissek lehen aldiz bere karreran Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo baino ez zuen biratu, gaur egun eraitsia dagoen New Yorkeko Palladium Theatre antzokian eman zuten kontzertua salbu. Itsasoz bestaldeko birek arrakasta izan zuten, Kissek horrelako birak egitea arraroa zelako, eta Dynasty eta Unmasked albumek zuten pop-estiloko musikak harrera hobea izan zuelako Europako merkatuetan beraien aurreko hard rock albumek baino.[7][8]
Atzerapen komertzial hau hainbat faktoreren ondorioz izan ziren, horietako bi honeek izanik: Kissen irudiaren leuntzea zaleen oinarri zabal bat erakartzeko, eta beraien musikaren leuntzea. Unmasked albuma pop-estiloko musikarantz eginiko saiaker garbia izan zen aurreko albumekin alderatuta, eta salmenten %65eko jaitsiera suposatu zuen 1979ko Dynasty albumarekin konparatuz.[7] 1975eko Dressed to Kill albumetik Platinozko kalifikazioa lortzen ez zuen lehen Kiss albuma izan zen. Marketing ikuspuntu batetik ikusita, 1970. hamarkaldiaren amaierako Kiss merchandisingaren gehiegikeriak zaleengan erantzuna ekarri zuen, eta Kiss dirua lortzearekin arduratuago zegoela sentitzen zuten, musika ona egitearekin baino.[8]
Beraien hard rock sustraietara itzultzeko asmoarekin, Kiss 1970. hamarkaldiaren erdialdean ospera eraman zituen hard rock estiloko musika grabatzen hasi zen. 1980ko udazkeneko Kiss Army Newsletter aldizkariaren edizioak album berriaren estiloari buruz zera esan zuen — "It will be hard and heavy from start to finish—straight-on rock and roll that will knock your socks off. (Gogorra izango da hasieratik amaierara arte zuen galtzerdiak jausaraziko dizuen rock and rollarekin)"[9] Baina aldi berean, Simmons, Paul Stanley eta Bill Aucoin manager kreatiboak sentitu zuten soinu gogorrago batera bakarrik itzultzea ez zela nahikoa. Kissengan interesa bersortzeko, adierazpen artistiko ausart batek baino ez zuela balio pentsatu zuten. Ordurako, Bob Ezrin ekoizlea kontratatu zuten taldearekin lan egiteko, zeinek American Symphony Orchestra eta St. Robert's Choir taldeetako kideak kontratatu zituen albumerako parteak grabatzeko. Ezrinek aurretik lan egin zuen taldearekin, 1976ko Destroyer hit albumaren ekoizpenean. Aurrerago, Pink Floyden 1979ko The Wall album kontzeptual mitikoa ekoizten lagundu zuen. Simmons, Stanley eta Aucoinek Ezrinek beraien nahiak egi bihurtzeko lagundu zezakeela pentsatu zuten.[8]
Grabaketa
Albumaren grabaketa saioak 1981eko martxoan hasi ziren. Saioak Toronton, New York City, eta Frehleyren Wilton, Connecticuteko etxeko grabaketa estudioan izan ziren. Grabazioan zehar, Ezrin eta Kiss sekretu osoan lan egin zuten. Ezrin, bereziki, Kissekin edo Auroinekin baino ez zela komunikatuko esan zuen. Ezrinek eta Kissek baino ez zuten albuma entzun bere sortze prozesuan.[8]
Grabaketan zehar Frehley sesioekin frustratzen joan zen, eta ez zegoen ados taldeak benetako rock albuma grabatzeko zuen ideia baztertzeko eman zuen erabakiarekin. Gainera, Frehleyk grabatutako gitarra solo asko ez ziren albumaren amaierako bertsioan sartu.[11] Baina, Crissek alde egin zuenetik (urte bat lehenago) askotan gertatzen zen moduan, Frehley askotan botoetan 2-1 galtzen zuen mota honetako arazoekin (Carr ez zen bestea hirurak bezalako taldekidea, langilea baino ez zen). Simmons eta Stanleyk grabaketa sesioen agintea hartzen zutela ikusteak ere eragin zion.[8][11]
Erreakzioa
1981eko urrian, Kissek beraien administrazioari eta disketxeari Music from "The Elder" aurkeztu zienean, errakzioa harridura eta erresuminaren arteko nahasketa izan zen. Howard Marks negozio gerenteak ez zuen onartu bere enpresaren izena albumaren oharretan agertzea.[8] Zaleen erreakzioa ere gogorra izan zen, kritikoen erreakzioa positiboa izan bazen ere. Hala ere, nahiz eta albumari buruzko berrikusketak, Rolling Stone aldizkariak egin zuena bezala, aurreko albumenak baino askoz ere atseginagoak ziren,[12] albuma oso azkar desagertu zen zerrendetatik 1982ko otsailean.
Bira baterako aurrekontuak prestatu ziren arren, ez zen inoiz birarik egin. Taldeak albumarekin erlazionatutako agerpen bakarrak 1982ko urtarrilaren 15ean egin zuten Fridays saioko agerpena ("A World Without Heroes", "I" eta "The Oath" jo zituzten), Solid Gold ("A World Without Heroes" eta "I"), eta urtarrilaren 28an egin zuten "I" abestiaren playback emanaldi bat Studio 54tik, Italiako Sanremo Festivalera satelitez eman zutena, izan ziren. Frehley ez zen agertu Studio 54rako emanaldian, beraz taldeak trio moduan jo zuen.[7]
Albumaren grabaketan parte hartu zuten pertsona gehienek, albuma Kissen huts egiterik handienetakoa izan zela onartzen dute. Ezrinek ere, oraindik eta anbizio handiagoko Wall albumarekin arrakasta handia izan zuena, onartu egin zuen Music from "The Elder" albumari buruz zituen iritziak orduan zuen kokaina adikzio baten erruz lausotuta zeudela. Stanleyk eta Simmonsk esan dute proiektuarekin "zoratuta" zeudela, Frehleyk hasieratik album horrekin hastea ideia ona ez zela pentsatu zuen bitartean.[11]
Q Magazine aldizkariak 44. postua eman zion Music From "The Elder" albumari 50 Album Txarrenen zerrendan.[13] Aldizkari berak 6. postua eman zion Rock Artista Onek Norabidea Galdu Duten 15 Albumen zerrendan.[14]
Kiss albumak CD formatuan argitaratu zituzten 1987 amaieran, baina Music From "The Elder" 1989 urtera arte atzeratu zuten.
Enbalajea
Biniloaren jatorrizko argitalpena "gatefold sleeve" bat zen. Lehen aldiz, Kissen album batek ez zuen taldearen irudirik, albumaren azaleko argazkiaz aparte. Jendeak pentsatzen duen ez bezala, ateko aldaba eusten duen eskua ez da Stanleyrena: Aucoinek esan izan du esku-modelo batena da, argazkia ateratzeko espreski kontratatua. Atea New York Cityko Park Avenuen dagoen eliza metodista batekoa da.
Kissek kaleratu duen binilo bitxienetakoa "The Elder" albumaren portada alternatibo bat izan da, Turkian argitaratua Dallas Recordsen eskutik, portadan "A World Without Heroes" singlearen azala erabiltzen duena.
Albumaren argazki saioak irudi aldaketa ekarri zuen: jantziak askoz ere arrazionalagoak ziren, batez ere "Unmasked" albumeko jantzi hantusteekin konparatzen badira, baita Stanley eta Simmonsen orrazkerak ere.
Istorioa
"The Elder"en trama nagusia heroi gazte baten (The Boy) entrenamenduan oinarritzen da, the Council of Elders-en eskutik, the Order of the Rose erakundearentzat lan egiten duena, gaizkiaren aurka lan egiten duen talde misteriotsua. Morpheus izeneko zaindari adinekoak gidatzen du The Boy. Albumeko letrek The Boyren sentimenduak deskribatzen dituzte bere entrenamenduen zehar, bere zalantzak gainditu eta konfiantza hartzen duen bitartean. Albumeko dialogo bakarra azken abestiko amaieran agertzen da, "I". Pasarte horrentan, Morpheusek the Elders taldeari esaten dio The Boy prest dagoela bere odisea hasteko.
Abestiak
AEB, Europa eta Brazilgo Music from "The Elder" albumaren argitalpena jatorrian planeatu zen abesti ordena ezberdina zuen. Aldaketa hau "The Oath" eta "A World Without Heroes" abestiak single moduan bultzatzeko egin zen (abesti biek albumaren alde bakoitza hasten zuten). Baina abestien ordenaren aldaketa honek albumaren istorioaren alde narratiboa moztea ekarri zuen. Albumaren edizio japoniarrak jatorrizko abesti ordena zuen, nahiz eta "Escape from the Island" albumetik kendu zuten eta "The Oath" singlearen B-alde moduan kaleratu zuten.[9] Sekuentzia hau ("Escape from the Island" abestia ere sartuz) erabili zuten 1997an Music from "The Elder" CD formatuan berrargitaratu zenean.[15]
Albumaren azkenengo bertsioan pasarte narratibo batzuk kendu zituzten. Pasarte honeek istorioaren detaileak emateko pentsatuak zeuden, baita abestien arteko trantsizio elementu moduan ere.[9]
"The Oath"
Zalantzarik gabe albumeko abesti gogorrena, abestiaren zati askotan Stanleyk falsetean abesten du, albumeko kantu askotan erabili zuen teknika bokala.
"Dark Light"
"Dark Light," Frehleyk idatzia, Anton Figek idatzitako gitarra riff batean oinarritua zegoen. Aurre-Elder demo moduan grabatu zenean, abestiaren izenburua "Don't Run" zen.[9] Albumean Frehleyk abesten duen abesti bakarra da.
"A World Without Heroes"
Albumeko single nagusiak jatorrian "Every Little Bit of Your Heart" izena eramango zuen. Izena aldatu zitzaion The Elder album kontzeptuala izango zela erabaki zenean. Lou Reedek idatzi zuen letra, "A world without heroes is like a world without sun" (Heroirik gabeko mundua eguzkirik gabeko mundua bezalakoa da).[16] Abestiaren musika bideoa MTV kateak eman zuen Kissen lehen bideoa izan zen.[7] Abestia hau eta "I" Frehleyk jotzen ez duen albumeko abesti bakarrak dira. "A World Without Heroes" Cherek bertsionatu zuen Love Hurts albumean.
Abesti zerrenda
Nazioarteko bertsioa
Music from "The Elder" | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
1. | "Fanfare" | Paul Stanley, Bob Ezrin | (Instrumentala) | 1:22 | |||||
2. | "Just a Boy" | Stanley, Ezrin | Stanley | 2:37 | |||||
3. | "Odyssey" | Tony Powers | Stanley | 5:49 | |||||
4. | "Only You" | Gene Simmons | Simmons, Stanley | 4:17 | |||||
5. | "Under the Rose" | Simmons, Eric Carr | Simmons | 4:52 | |||||
6. | "Dark Light" | Ace Frehley, Simmons, Anton Fig, Lou Reed | Frehley | 4:16 | |||||
7. | "A World Without Heroes" | Stanley, Simmons, Ezrin, Reed | Simmons | 2:39 | |||||
8. | "The Oath" | Stanley, Ezrin, Powers | Stanley | 4:33 | |||||
9. | "Mr. Blackwell" | Simmons, Reed | Simmons | 4:53 | |||||
10. | "Escape from the Island" | Frehley, Carr, Ezrin | (Instrumentala) | 2:51 | |||||
11. | "I" | Simmons, Ezrin | Stanley, Simmons | 5:04 |
AEB/Europako bertsioa
Music from "The Elder" | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
1. | "The Oath" | Stanley, Ezrin, Powers | Stanley | 4:33 | |||||
2. | "Fanfare" | Stanley, Ezrin | (Instrumentala) | 1:22 | |||||
3. | "Just a Boy" | Stanley, Ezrin | Stanley | 2:37 | |||||
4. | "Dark Light" | Frehley, Simmons, Fig, Reed | Frehley | 4:16 | |||||
5. | "Only You" | Simmons | Simmons, Stanley | 4:17 | |||||
6. | "Under the Rose" | Simmons, Carr | Simmons | 4:52 | |||||
7. | "A World Without Heroes" | Stanley, Simmons, Ezrin, Reed | Simmons | 2:39 | |||||
8. | "Mr. Blackwell" | Simmons, Reed | Simmons | 4:53 | |||||
9. | "Escape from the Island" | Frehley, Carr, Ezrin | (Instrumentala) | 2:51 | |||||
10. | "Odyssey" | Tony Powers | Stanley | 5:49 | |||||
11. | "I" | Simmons, Ezrin | Stanley, Simmons | 3:54 | |||||
12. | "Finale" | (Instrumentala) | 1:23 |
Argitalpenak
- Casablanca NBLP-7261 (1981eko azaroaren 16a): LP
- Casablanca NBL8-7261 (1981eko azaroaren 16a): US 8-track
- PolyGram 824-153-2 (1989ko maiatzaren 23a): 1st US CD argitalpena
- Mercury 314 532 390-2 (1997ko urriaren 7a): CD erremasterizatua
Langileak
- Paul Stanley - gitarra erritmikoa, ahotsak
- Gene Simmons - baxua, ahotsak
- Ace Frehley - gitarra nagusia, ahotsak
- Eric Carr - bateria, perkusioa, koruak
eta
Zerrendak
Singleak - Billboard (Ameriketako Estatu Batuak)[19]
Singleak - Billboard (Erresuma Batua)
|
Singleak - Billboard (Austria)
Singleak - Billboard (Alemania)
Singleak - Billboard (Herbehereak)
|
Erreferentziak
- Allmusic berrikusketa. Allmusic (Noiz kontsultatua: 2011-10-17).
- Rolling Stone berrikusketa
- Pitchfork Media berrikusketa
- Vista Records berrikusketa
- Metal Nightfall berrikusketa
- TrueMetal berrikusketa
- Gooch, Curt and Jeff Suhs. Kiss Alive Forever: The Complete Touring History. Billboard Books, 2002. ISBN 0-8230-8322-5
- Lendt, C.K. Kiss and Sell: The Making of a Supergroup, Billboard Books, 1997. ISBN 0-8230-7551-6
- Gill, Julian. The Kiss Album Focus, Volume 1 (3rd Edition). Xlibris Corporation, 2005. ISBN 1-4134-8547-2
- Kiss - "I" - Australia 2004
- Leaf, David and Ken Sharp. Kiss: Behind the Mask: The Official Authorized Biography, Warner Books, 2003. ISBN 0-446-53073-5
- Considine, J.D.. (1982-02-18). Music from "The Elder" berrikusketa. Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2006-06-09).
- Q zerrendak
- 15 Albums Where Great Rock Acts Lost the Plot Oharra:48. zenbakia ikusi. Q Magazine (Noiz kontsultatua: 2011-05-14).
- Music From "The Elder". KISSFAQ (Noiz kontsultatua: 2006-04-27).
- Sharp, Ken. (1996-07-19). "The Return of Kiss - 'It's Time for Spectacle'". Goldmine #147.
- UK Albums Chart. (Noiz kontsultatua: 2009-12-17).
- Music from "The Elder". Allmusic (Noiz kontsultatua: 2009-01-27).
- AllMusic Billboard singleak. (Noiz kontsultatua: 2009-01-27).