Musette

Musette «gavota» dantzaren aldaera da. Baxuaren nota iraunkor baten gainean idatzia dago, gaitaren tutuaren soinua itxuratu nahian. Bach-ek, Händel-ek eta Rameau-k musette-ak idatzi zituzten.[1]

XIX. mendeko oboea edo musettea. Bilduma pribatua (Dominique Enon)

Musette deritzona, musikari dagokionez, suite bat konposatzeko oinarrizko pieza ugarietako bat da. XVII. mende eta XVIII. mendeko artzai dantza frantziar bat da, dantza honen musika jotzeko erabiltzen zen musika tresnagandik hartu zuena: musettea, kornamusa, muisetea edo rata. Bere ezaugarria Luis VI.aren baxuan nota bat zen.

Suitean musette izena azpititulu bezala jartzen zen bigarren dantzetan, Gavota II, Minueto II, baxuan pedal nota baten gainean eginak.

Parisen nagusi zen musika estilo bati ere erreferentzia egiten dio, non akordeoia zen musika tresna nagusia. Denboraren igaroarekin, musette estiloa bizitza modu bat bihurtu zen, eta oraindik gaur egun ere ohikoa da "musika hiritar" mota hau Paris modernoarekin lotzea.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Musette

Kanpo estekak

Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.