Museografia

Museografia museoetako bildumak kontserbatze, sailkatze eta aurkezteari buruzko jakintzen multzoa, baita jakintza horien ikasketak. [1] Erakusketa baten sorkuntza eta burutze teknikak biltzen ditu, izan aldi baterako edo behin betiko erakesketan. Erakusketa baten egituraketa fisikoak objektuaren kontserbazio prebentiboa, antolamendua edo aurkezpena izan behar ditu kontuan.

Erakusketa Paolo Montiren argazki batean

Museografia ezagutzen arlo integral eta integratzailea bezala hartu behar da, honen helburuak museologiarekin partekatzen direlarik. Ogibide tekniko edo zientifikoa (arkitektura, artelanen zaharberritzea) eta artistikoak (eszenografia, argiztapena) biltzen ditu. Elementu museografikoak beraz, beira arasak, lanak ipintzen diren hormak, grafika atalak, ikus-entzunezkoak eta interaktiboak, argiztapen sistemak, eta erakusketaren diskurtso museologikoa ahalbideratzen duten errekurtso guztiak osatzen dute.

Egileetako batzuk nahiago dieten erakusketa teknikak deitu, zentzu kulturaletik harago doan ikuspuntu zabalago baten garrantzia azpimarratu nahian. Erakusketa teknikek funtzio bat dute eta ekintza kultural eta komertzialen  testuinguru anitzen barnean garatzen doaz.

Expografia hitzak, anglosaxoi jatorrikoa, esanahi mugatua du eta obrak espazioarekin duen museoaren oinarrizko funtzioa adierazi nahi du, hau da,  erakustea.

Espazio museografikoa museoko aldi baterako erakusketaren kontserbadore edo komisarioaren egitarau zientifikoa modu sentikorrean adierazten duen esparru komunikatibo gisa definitu daiteke. Gauza ezberdinak erakutsiz, hala nola, margoak, garai bateko istorioak, jendeak lanak eta landutako ikusteko erakusteko, baita margo teknika ezberdinen desberdintasunak ikusteko, adibidez freskoa, akuarela, akrilikoa, olioa, arkatza, etab. Margolariak erakutsi dezaten hau museora eraman dezake.  

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.