Museoen Nazioarteko Eguna
Museoen Nazioarteko Eguna urtero maiatzaren 18an ospatu ohi den eguna da. 1977tik aurrera ospatu ohi da, hain zuzen ere, Nazioarteko Museoen Kontseiluak data jarri zuenetik. Egun honetan museoetarako sarrera bisitari guztientzat doain izan ohi da. Urtero egun hau gai ezberdin bati eskeintzen zaio.
Museoen Nazioarteko Egunak museoetako profesionalei publikoaren bila joateko eta hau museoek dituzten erronken inguruan sentsibilizatzeko aukera emten die. Izan ere, ICOMek museoa, "Erakunde iraunkorra da, irabazi asmorik gabekoa, eta gizartearen esanetara dago; gizakia eta honen testuinguruarekin lotutako materialak eskuratu, kontserbatu, komunikatu eta aurkeztu egiten ditu, beroiek ikertu, irakatsi eta gozatzeko asmoarekin" . Hortaz, Museoen Nazioarteko Egunak museoek nazioarte mailan dituzten erronkei buruz kontzientziatzeko plataforma gisa balio du. Museoen Nazioarteko Kontseiluak eta Museoen Nazioarteko Kontseiluaren diru-orniduraren fondoak ere Museon Nazioarteko Eguna babesten dute.
Historia
Urtero, munduko museo guztiak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzera gonbidatuak daude munduan museoen papera sustatzeko ICOMeko komunitateak momentu horretarako hautatutako gai baten inguruan ekintza bakarra, dibertigarriak eta doakoak egiteko.
1977an sortu zenetik, Museoen Nazioarteko Egunak, gero eta ospe handiagoa hartu du. 2009an, 90 herrialde baino gehiagotako 20000 museoek parte-hartu zuten MNE ekintzak antolatuz. 2010Ean 98 herrialdeek parte-hartu zuten, 2011ean 100ek eta 2012an 129 herrialdeek, 32000 museo baino gehiagorekin. 2011ean MNEaren kartela 37 hizkuntzetara itzulia izan zen. 2012tik kopuru hau 38ra igo da.
Gaiak
ICOMen inguruan
Museoen Nazioarteko Kontseilua mundu mailako museoen eta museoetako profesionalen erakunde nagusia da. Oraingo eta ondorengo ondare natural eta kulturalarekin, izan material, zein inmaterialaren sustapenarekin konprometitua dago.
ICOMek kultura eta ezagutzaren sustapenarekin duen konpromezua, bere Nazioarteko 31 Batzorderekin indartua dago, hauetako bakoitza diziplina konkretu eta ikerketa sakon batera bideratuta dago arlo batera daramalarik, betiere museoen komunitatearen onurarako. Erakundea legez kontrako trafikoaren aurkako borrokan, larrialdi egoeren aurrean museoei babesa eskaintzen eta nazioarteko zerbitzu publioen misio ezberdinetan murgildua dago.
Kanpo estekak
ICOMek Museoen Nazioaretko Eguna sortu zuen 1977an, gaia aukeratzen due eta urtero ekitaldia koordinatzen du.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |