Museoalde eraikina
Museoalde eraikina, Bilboko Abandoibarra auzoan eraikitzen ari den erabilerako mistoko eraikin bat da. Iraganean IFAS eraikina zegoen solairuan dago, Uribitarte pasealekuaren amaiera eta Abandoibarra etorbidearen hasieraren elkargunean, Mazarredo zumarkalearen parean. Belaontzi itxurako eraikina Isozaki Atea eta Guggenheim Bilbao Museoaren artean dago. 2017ko bigarren seihilabetean irekitzea aurreikusten da.
Museoalde eraikina | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′04″N 2°55′51″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 2016 - 2018 |
Arkitektura | |
Solairuak | 17 |
Ezaugarriak
UTE Eslora Proyectos eta Jaureguizar enpresak bultzatua eta Agvar Arquitectos eta Carlos Albisu bilbotar estudioak diseinatua, Museoalde eraikinak Mazarredo zumarkaleari amaiera emango dio, kale hau eta Bilboko itsasadarraren arteko malda gaindituz. Denera 17 solairuko garaiera izango du, 3 solairu Uribitarte pasealekua eta Mazarredo zumarkalearen artean, eta 14 solairu gehiago zumarkalearen lurzoruaren mailatik gora.