MuseScore

MuseScore musika idazteko programa bat da. Linux, Mac OS X eta Microsoft Windows sistema eragileentzat dago egina. WYSIWYG erako programa bat da eta hainbat ezaugarri ditu:

  • Hainbat formatutako partiturak esportatu eta inportatu ditzake:
    • MusicXML formatua duten fitxategiak
    • MIDI estandar formatua duten fitxategiak
  • Perkusioa idazteko aukera eskaintzen du
  • Partiturak zuzenean inprimatu edo PDF formatuan fitxategi batean gorde daitezke
 MuseScore
Jatorria
Sorrera-urtea2002
Azken bertsioa4.2.1
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC++ eta Qt
Sistema eragileaMusicXML (en) Itzuli, Standard MIDI File (en) Itzuli, MuseData (en) Itzuli, Capella (en) Itzuli, Band-in-a-Box (en) Itzuli, Overture (en) Itzuli, Guitar Pro file format family (en) Itzuli, Guitar Pro 3 tablature (en) Itzuli, Guitar Pro 4 tablature (en) Itzuli, Guitar Pro 5 tablature (en) Itzuli, Guitar Pro 6 tablature (en) Itzuli, Guitar Pro 7 tablature (en) Itzuli, Power Tab (en) Itzuli, compressed MusicXML (en) Itzuli, MuseScore format (en) Itzuli, Uncompressed MuseScore format (en) Itzuli eta MuseScore music score (en) Itzuli
Irakur dezakeMicrosoft Windows, macOS eta Linux
Idatz dezakePDF, PNG, SVG, WAV, MP3, Free Lossless Audio Codec (en) Itzuli, Ogg Vorbis, MusicXML (en) Itzuli, Standard MIDI File (en) Itzuli, compressed MusicXML (en) Itzuli, MuseScore format (en) Itzuli, Uncompressed MuseScore format (en) Itzuli eta MuseScore music score (en) Itzuli
GUI tresnakQt
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv3 eta GNU General Public License
Ekoizpena
GaratzaileaMuse Group (en) Itzuli
Fikzioa
Erabiltzen duStandard Music Font Layout (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai

musescore.org
Twitter: musescore Youtube: UCH-62DIMQ5l6hBJCjFg0u7g Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/musescore/MuseScore



Programa honek erabiltzaile interfaze garbia dauka, noten sarrera erosoa eta azkarra eginez. Sibelius eta Finale bezalako programek erabiltzen duten interfazearen antzerakoa da.


MuseScore software askea da eta GNU lizentziapean argitaratu da.


Gaitasunak

MuseScore-k hainbat formatuetako musika inportatu eta esportatu dezake, hala nola MIDI eta MusicXML. PDF, SVG eta PNG bezalako formatuetan ere gorde ditzake partiturak, gerora inprimatu ahal izateko. LilyPond-era ere esportatu daiteke musika, beste moldaketa batzuk egin ahal izateko.


Hainbat hizkuntzetan dago erabilgarri (tartean euskara), erabiltzaileen itzulketaz lagunduriko bertsioak direla medio.


Garapena

MuseScore MusE-ren kodean oinarrituta dago, Linux-erako MIDI sekuentziadore bat. 2002an, Werner Schweer-ek MusE-ren idazketa musikalerako gaitasunak MusE sekuentziadoretik kentzea erabaki zuen eta musika editore bezala birprogramatzen hasi zen[1]. Birprogramaketa Qt-oinarrituta dago.


Ikus, gainera

  • GNU LilyPond
  • Sibelius (programa), programa komertziala.
  • Finale (programa), programa komertziala.
  • NtEd Linux-erako musika editorea.


Erreferentziak


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.