Musca

Musca edo Eulia[1][oh 1]latinez: Muscahego hemisferioko konstelazio txikietako bat da. Konstelazio hau Pieter Dirkszoon Keyserrek eta Frederick de Houtmanek sortu zuten 1595 eta 1597 artean, eta, lehen aldiz, Johann Bayerren Uranometria liburuan agertu zen, 1603an.

Musca 
Datuak
LaburduraMus
GenitiboaMuscae
SinbologiaEulia
Eremua138,4 gradu karratu (77. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
62
Izarrik distiratsuenaα Muscae (itxurazko magnitudea 2,69)
Konstelazio mugakideakApus, Carina, Centaurus, Chamaeleon, Circinus eta Hegoaldeko Gurutzea
Behaketa
Igoera zuzena11,1943 eta 13,5113 artean h
Deklinazioa-75,68 eta -64,64 artean°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Maiatza
+'° eta '° latitude bitartean ikusgai.

Historia

XVII. mendean, Johann Bayerrek Apis (erlea) konstelazioa sartu zuen ordurarte kartografiatu gabe zegoen zeruko hego hemisferioko eremu bat betetzeko. Hain berandu sartu zenez, ez du oinarri mitologikorik. 1752an, Nicolas Louis de Lacaillek konstelazio honen izena Apisetik Musca Australisera (Hegoaldeko Eulia) aldatzen du, desagertutako Musca Borealisen (Iparraldeko Eulia) ordaina zena, Aries konstelazioko izar gutxi batzuek osatzen zutena. Gaur egun, konstelazio hau soilik Musca bezala ezagutzen da.

Ezaugarri nabarmengarriak

Alfa Muscae, izar nagusia, Beta Cephei izar aldakor bat da. Bere dizdira 0,05 magnitudetan aldatzen da bere bataz besteko magnitudea den 2,69rekiko. Konstelazio honetako beste objektu interesgarri bat Gliese 440 da, gure eguzki-sistematik gertuen dagoen laugarren nano zuria, 15 argi-urteko distantziara.

Muscak Nova Muscae 1991 X izpi bigunen transientea du, izar batek eta zulo beltz batek osatutako sistema bitar bat. Bere aurkikuntza eragin zuen 1991ko eztandan zehar suntsitze positronikoaren bidez eragindako erradiazioa aurkitu zen.

Izarrak

Izar nagusiak

  • α Muscae, konstelazioko izarrik dizdiratsuena, 2,69 magnitudekoa. Zuri urdinska koloreko Beta Cephei izar aldakor bat da.
  • β Muscae, 3,04 magnitudeko izar bitarra, 383 urteko orbita periodoa duten bi izar zuri-urdinskak osatua.
  • γ Muscae, 3,84 magnitudeko izar zuri-urdinska.
  • δ Muscae, 3,61 magnitudeko izar erraldoi laranja, Lurretik 91 argi-urteko distantziara dagoena.
  • ε Muscae, bere dizdira 3,99 eta 4,31 artean aldatzen den erraldoi gorri eta izar aldakor erdierregularra.
  • λ Muscae, izar bitar bat da. Berau osatzen duten bi izarrak elkarrengandik 36 arku segunduko distantziara daude eta 3,63 eta 12,8ko magnitudeak dituzte hurrenez hurren.

Bayer izendapena duten beste objektu batzuk

  • ζ1 Mus 5,73; ζ2 Mus 5,15; θ Mus 5,44; η Mus 4,79; ι1Mus 5,04; ι2Mus 6,62; μ Mus 4,75

Beste izar batzuk

  • R Muscae, bere dizdira 7,51 eguneko periodoan 5,93 eta 6,73 artean aldatzen den zefeida izar aldakorra.
  • S Muscae, hau ere zefeida izar aldakorra. Bere dizdira 5,89 eta 6,49 artean aldatzen da 9,66 eguneko periodoan.
  • EZ Muscae, Alfa2 Canum Venaticorum izar aldakorra, 6,19 magnitudekoa.
  • HD 111232, exoplaneta bat duen nano horia.
  • HD 115226, oszilazio azkarreko (roAp) Ap izarra, mota honetako izarren artean zabaltasunik handienetako bat duena.
  • HD 115585, metaltasun handiko 7,42 magnitudeko izar horia.
  • Gliese 440 (LHS 43), gure eguzki sistematik 15 argi urtera dagoen nano zuria.

Zeru sakoneko objektuak

Hubble espazio teleskopioarekin hartutako Harea Erloju nebulosaren irudia.

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 20 or..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.