Musa ibn Furtun
Musa ibn Furtun, Muza ibn Furtun, [1] Musa ibn Fortun edo Muza ibn Fortun[2] -arabieraz: موسى بن فرتون, Mūsa ibn Furtūn- baita Musa edo Muza I.a izenaz ezaguna (740 baino lehen - Zaragoza, 802) VIII. mendeko Arnedo, Zaragoza eta Tarazonako gobernadore musulmana zen.
Musa ibn Furtun | |||
---|---|---|---|
773 - 788 ← Fortun ibn Qasi | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zaragoza, 730(e)ko hamarkada | ||
Herrialdea | Kordobako emirerria | ||
Heriotza | Zaragoza, ezezaguna (1284/1294 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Fortun ibn Qasi | ||
Ama | Asima bint Abd al-Aziz | ||
Ezkontidea(k) | Oneka Iruñekoa | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | banukasitar | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Arbasoak
Musa Banu Qasi leinu muladikoa zen: aitona Cassius kondea zuen, baskoi edo bisigodo jatorria zuen euskal aitonen semea.
Aita Furtun zuen, Cassius kondearen lehensemea kondea islamera bilakatu baino lehenagoko jaioa, eta ama Aixa, Errodrigo azken bisigodo erregea eta Musa ibn Nusair Hispaniako konkistatzaile eta Mahomaren zuzeneko oinordekoaren iloba[3].
Ezkontzak eta seme alabak
Musak Oneka ezkondu zuen (Ximenorekin ezkondu, Eneko Arista Iruñeko lehendabiziko erregearen ama izan eta alarguna geratu zena). Sei seme-alabak izan zituen:
- Mutarrif ibn Musa ibn Furtun, Iruñeko wali zena.
- Yunus
- Musa ibn Musa ibn Furtun, Zaragozako jauna.
- Lope, Borjako jauna.
- Yuwartas.
- Gartzia
Biografia
788an Abderraman I.a Kordobako emirra hil zenean, bere hiru semeen arteko borroka (Suleiman, Hixam eta Abdulah) hasi zen emir berria izateko. Musa ibn Furtunek Hixamen alde egin eta hau emir bihurtu zenean ospea eta botere lortu zituen. Zaragoza eta Tortosa arteko eskualdean omeiarren aurkako altxamendua bukatzeko ere lagundu zuen, Tortosako mendietan Said ibn al-Husein borrokatuz.
Altxamenduan Zaragoza okupatu zuen emirraren izenean (789) baina Matruh ibn Suleiman Bartzelonakoaren eskuetan galdu zuen. 802ko abenduan Zaragozan altxatu zuen baina matxinadan hil zen.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. 165. araua: Arabieraren alfabetoan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. .
- Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 14 or..
- (Ingelesez)Banu Qasien genealogia