Murueta
Murueta Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. 298 biztanle zituen 2016. urtean. 1967an herri independente izateari utzi zion, Gernikak anexionatu zuelako; 1987an independentzia berreskuratu zuen berriro ere.
Murueta | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Murueta, Gautegiz-Arteagatik ikusia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Busturialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Murueta | ||||||||||
Alkatea | Julen Karrion Lamikiz (EAJ-PNV) | ||||||||||
Posta kodea | 48394 | ||||||||||
INE kodea | 48908 | ||||||||||
Herritarra | muruetar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°21′10″N 2°40′50″W | ||||||||||
Azalera | 6,1 km² | ||||||||||
Garaiera | 5 metro | ||||||||||
Distantzia | 25,5 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 337 (2023) 10 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 52,79 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 17,8 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 17,47 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 68,49 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 83,33 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 2,61 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,18 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 82,56 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 71.17 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.murueta.es |
Inguru naturala eta mugak
Murueta Oka ibaiaren mendebaldean kokatzen da Urdaibaiko erretserba naturalaren baitan. Muruetako erliebea aldakorra da. Batetik, itsasadarraren ondoko padura eta gune lauak, eta bestetik, mendebaldean dauden mendiak. Zenbat eta mendebalderago, maldak orduan eta handiagoak dira.
Muruetaren herri mugakideak honakoak dira: Busturia eta Gautegiz-Arteaga, iparraldean; Forua, hegoaldean; Gautegiz-Arteaga, ekialdean; Busturia eta Errigoiti, mendebaldean. Ekialdeko muga naturala Oka ibaia da.
Ekonomia
Nekazaritza izan da beti Muruetaren jarduera ekonomiko nagusia. Dena den, herriaren izena daraman Muruetako ontziola "Astilleros de Murueta S.A." enpresak garrantzi handia dauka. 1943an sortua, 170 ontzi baino gehiago eraiki ditu historian zehar. Itsasoraturiko lehen itsasontzia "Punta Begoña" izan zen.
Urteak aurrera joan ahala, eta merkatuaren beharrizanak direla eta, karga ontziak eraikitzeaz gain, Bermeorako eta Euskal Herriko osorako atunontziak eraikitzen dituzte. Ontzietako batzuk 130 metroko luzera ere badute.
2004an Espainiako gobernuak Sestaoko La Naval ontziola publikoa pribatizatu zuenean, Astilleros Murueta eta Ingelectric euskal enpresa-taldeak La Navalen akziodun nagusi bilakatu ziren eta Euskal Herriko ontziolarik handiena sortu zuten.
Demografia
Muruetako biztanleria |
---|
1970etik 1981era arteko daturik ez dago, Gernikak 1967an Murueta anexionatu zuelako.
Politika
Muruetako Alkatea, Julen Karrion Lamikiz (EAJ-PNV) Euskal Herriko Alkate gazteena da.
Alderdi politikoa | 2019 | 2015 | 2011 | 2007 | 2003 | 1999 | 1995 | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Botuak % | Zinegotziak | Botuak % | Zinegotziak | Botuak
% |
Zinegotziak | Botuak
% |
Zinegotziak | Botuak % | Zinegotziak | Botuak % | Zinegotziak | Botuak % | Zinegotziak | |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 52,70 | 4 | 27,85 | 2 | 20,07 | 1 | 23,85 | 1 | 12,37 | 0 | 22,84 | 1 | 38,99 | 1 |
Murueta Independiente Taldea (MIT) | 47,30 | 3 | 67,58 | 5 | 75,77 | 6 | 74,77 | 6 | 79,09 | 5 | 73,46 | 4 | 56,06 | 4 |
Alderdi Popularra (PP) | - | - | - | - | 0,88 | 0 | 0,92 | 0 | 1,55 | 0 | - | - | - | - |
Euskara
Muruetako euskara bizkaieraren aldaera bat da, tarteko hizkeran[4] kokatzen den Busturialdeko euskara[5][6] hain zuzen. Herriko euskaldun kopurua %82.56 da, eta euskararen erabilera %61.
Garraiobideak eta azpiegiturak
Murueta Bilbo eta Bermeo arteko Euskotrenen lineak zeharkatzen du. Urdaibaiko linea bi zatitan eraiki zen. Lehenik, Zornotza eta Sukarrieta arteko tartea, 1893an inauguratua. Eta azkenik, Bermeorainoko trenbidea, 1956an. 2006. urtean trena Bermeora lehen aldiz heldu zela 50 urte bete zirenean, antzinako lurrun-tren batek ibilbide turiskoak egin zituen trenbidean.
Trenaz gain, Bizkaibusen Bilbo eta Bermeo arteko A3515 lineak geltokiak dauzka Murueta udalerrian.
Jaiak eta ospakizunak
Muruetako jaiak abuztuko lehen astean ospatzen dira. Horrez gain, honako egunetan azokak eta jaiak antolatzen dira:
- San Isidro: maiatzak 15
- Andra Mari: irailak 8
- Basatxerri Azoka: Abenduko lehen igandea
Ondasun nabarmenak[7][8]
- Andra Mariaren Jaiotza eliza
- Teileria eta bateltokia
- Dinamita ontziralekua
- Mallukitza itsas-Errota
- Olatxu burdinola
- Gane Palazio edo Torre Gane
- Landa baserria
- Andra Mariaren Jaiotza eliza.
- Teileria.
- Mallukitza itsas-errota.
- Udaletxea.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
- «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
- «Murueta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
- "Murueta", Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema.
- "Murueta. Interes turistikodun tokiak", Turismo Urdaibai.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Murueta Ontziola.