Muru Artederreta

Muru Artederreta Tebas-Muru Artederretako udalerriko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 223 biztanle ditu.

Artikulu hau Tebas-Muru Artederretako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muru».
Muru Artederreta
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaTebas-Muru Artederreta
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°40′04″N 1°39′58″W
Demografia

Izenaren jatorria

Gaztelaniazko izena Muruarte de Reta da. Izen erdal honen jatorria euskarazkoaren irakurmen kaskarra da. Izan ere, eskualde horren euskarazko izena Artederreta baita (gaztelaniazko Carrascal, hain zuzen ere). Beraz, herri hau Artederretako Muru izenekoa baino ez litzateke (Muru Astrain eta beste herri batzuetatik bereizi ahal izateko).

Demografia eta biztanleria

Muru Artederretako biztanleria
20002001200220032004200520062007
229227230227215192210223

Garraioa

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 334 lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
334GaresAdiosEneritzUkarAñorbeTirapuOlkotzMuru ArtederretaBiurrunArrizabalaga

Kultura

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Muru Artederreta eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.