Murtziako tranbia
Murtziako tranbia Espainiako Murtzia hirian eraikitzen dagoen garraiobidea da. Tranbiaren lehen tartea 2007ko maiatzean zabaldu zen froga moduan, eta Murtzia hiriaren erdialdea, Juan Carlos I.a etorbidea eta Espinardoko gunea batzen ditu. Ibilbideak lau geltoki baino ez ditu.

Lehen linea osatzen duten geltokien mapa.

Murtziako tranbiaren ikuspegia.
Froga tarte horren arrakasta ikusita, 2009ko urrian, tranbiaren lehen linea osoa eraikitzeko lanak hasi ziren, FCC eta Comsa enpresen eskutik. Lehen linea osorik 2011ko maiatzaren 28an zabaldu zen.
Lineak
Eraikuntzan
Tranbiaren lehen lineak 17 kilometro eta 28 geltoki dauzka. Eraikuntza lanak 2009an hasi eta 2011n amaitu ziren.
Unibertsitatea, hiriaren erdigunea eta Thader eta Nueva Condomina merkataritza-guneak elkartzen ditu.
Proiektuan
- 2. linea: Murtziako Renferen geltoki nagusia "Carmengo geltokia" eta hiriaren hegoaldea elkartuko ditu. Zeharkatuko dituen guneen artean, El Palmar, Virgen de la Arrixaca ospitalea, Sangonera la Verde eta Mendebaldeko industrialdea daude.
- 3. linea: Hiriaren ekialdean hedatuko da eta Renfe Aldirietako C-1 linea ordezkatuko du. Zeharkatuko dituen herrien artean, Los Dolores de Beniaján, Beniaján, Torreagüera eta Los Ramos daude.
- 4. linea: Lineak hiriaren mendebaldea zeharkatuko du, Carmengo geltoki intermodalean abiapuntua izanda. Zeharkatuko dituen auzo eta herrien artean Alcantarilla, Javalí Nuevo, La Ñora eta Puebla del Soto daude.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Murtziako tranbiaren webgune ofiziala.
![]() ![]() |
Artikulu hau Murtziako Eskualdeko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.