Murtziako kirol-jauregia
Murtziako kirol-jauregia Murtzian dagoen kirol anitzeko pabiloia da. Batez ere saskibaloirako eta areto-futbolerako erabiltzen dute, eta kontzertuak eta mitin politikoak ere egiten dituzte. Eraikina Club Baloncesto Murcia saskibaloi taldearentzat eta ElPozo Murcia areto futbol taldearentzat izango da.
Murtziako kirol-jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Murtziako Eskualdea |
Udalerria | Murtzia |
Koordenatuak | 37°59′38″N 1°06′46″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1994 |
Inaugurazioa | 1994 |
Jabea | Murtzia |
Kirola | saskibaloia Areto-futbola |
Erabiltzailea | Club Baloncesto Murcia ElPozo Murcia CB Murcia B (en) |
Edukiera | 7.454 |
7454 ikuslerentzako lekua du guztira, eta 9000 ikusle inguru har ditzake, harmaila osagarriekin. Miguel Ángel Beloqui arkitektoak diseinatu zuen, eta 1994an eraiki zuten, garai hartako berrikuntzarik onenekin eta 4.500 milioi pezeta baino gehiagoko kostuarekin.
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.