Murtziako Eskualdeko Biltzarra
Murtziako Eskualdeko Biltzarra (gaztelaniaz Asamblea Regional de Murcia) Murtziako autonomia erkidegoko lurralde parlamentua da. Legebiltzar honetako parlamentariak lau urteko eperako hautatzen dira sufragio unibertsalez eta hauteskundeak zirkunskripzio bakarrean ospatzen dira.
Murtziako Eskualdeko Biltzarra Asamblea Regional de Murcia | |
---|---|
IX. legegintzaldia | |
![]() | |
Mota | |
Mota | Erkidegoko ganbera |
Zuzendaritza | |
Presidentea | Rosa Peñalver (PSOE) |
Osaketa | |
Eserlekuak | 45 |
![]() | |
Alderdi politikoak | PP, PSOE, Podemos, C's |
Hauteskundeak | |
Azken hauteskundeak | 2015 |
Batzarlekua | |
Cartagena | |
Webgunea | |
http://www.asambleamurcia.es/ |
Murtziako Eskualdeko Biltzarraren egoitza ez dago Murtzia hirian, Cartagenan baizik.
Osaketa
Murtziako Eskualdeko Biltzarrak 45 diputatu ditu. Honela banatzen dira:
- Alderdi Popularra 22 diputatu
- Alderdi Sozialista 13 diputatu
- Podemos 6 diputatu
- Ciudadanos 4 diputatu
Kanpo estekak
- Murtziako Eskualdeko Biltzarraren webgune ofiziala (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.