Mursego
Mursego (benetako izena Maite Arroitajauregi Aranburu, Eibar, 1977) folk eta pop abeslaria da. Mursego izena portugesez saguzarrari esaten zaion modutik hartu du Arroitajauregik (Morcego idazten da).
Mursego | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1978 (45/46 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, biolontxelista eta abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | txeloa ahotsa |
mursego.bandcamp.com | |
Ibilbidea
Hainbat talde eta bakarlariren musikari izan ondoren (Anari, Lisabö, Xabier Montoia, Ama Say...) 2009an lehenengo bakarkako diska kaleratu zuen. Bere diskoetan ahotsa, txeloa, pianoa, ukelelea, autoharpa, xilofonoa, stylophone, melodika, txirula, kalimba, erreklamuak eta perkusio txikia jotzen ditu, musikari osoa den erakusgarri.
Filmeetarako soinu-bandak ere egiten ditu. Ospetsuena "Akelarre" filmerako soinu banda izan zen. Beste talde eta abeslari batzuekin ere kolaboratzen du, adibidez Txemak talde donostiarrarekin 2012an,[1] Harkaitz Cano idazlearekin 2015ean Porto proiektuan[2], Anarirekin 2015ean[3] eta Iban Urizar Amorante-rekin 2017an.[4]
2017ko proiektua %100 Oion da, Ibon Rodriguezek ekoitzia. Oiondar askok parte hartu du, hala nola emakume musulmanak, jatorri musulmana duten haurrak, herriko abesbatza, musika eskolako irakasle eta ikasleak, auroroak, bertsolariak, gazte asanblada, Eh, Mertxe! rock taldea…
2021ean musika onenaren Goya saria irabazi zuen "Akelarre" filmean egindako lanagatik, Arantzazu Callejarekin batera.
2023. urteko abenduan, 23. KORRIKAren kanta aurkeztu du, lanaren egilea izan baita; besteak beste, honetaz arduratu da: konposizioa, ahotsak, txeloa, midiak. [5][6]
Diskografia
- Bat (1) (2009, autoekoizpena)[7]
- Bi (2) (2010, Bidehuts)[8]
- Mursegokeriak (2013, autoekoizpena)[9]
- Hiru (3) (2013, Bidehuts)[10]
- %100 Oion (2017, Bidehuts)[11]
- Mutu (2018, autoekoizpena)[12]
Kolaborazioak
Jasotako sariak
- Jatorrizko musika onenaren Goya Saria, 2021: Akelarre[18].
Ikus, gainera
- Euskal Herriko musika garaikidea
- Zerrenda:Euskal Herriko egungo musikariak
Erreferentziak
- TXEMAK-En Eibar tienen Corte Inglés MURSEGO REKIN. 2012-11-27 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
- (Gaztelaniaz) Harkaitz Cano + Mursego: 'Porto'. 2017-09-22 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
- Anari eta Mursego , " Cumbia villera de la ciudad armera". 2015-12-06 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
- (Gaztelaniaz) Mursego eta Amorante: 'Banpiro maitaleak'. 2017-09-20 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
- «Abestia» Korrika (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- Ana. «23. KORRIKA kanta kalean da HARRO HERRI izenburupean» www.korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- Bat (1). (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
- Bi (2). (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
- Mursegokeriak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
- Hiru (3). (Noiz kontsultatua: 2017-06-07).
- Mursegoren ’100% OION’ disko berriko bi kantu entzungai. (Noiz kontsultatua: 2017-06-07).
- Mutu. (Noiz kontsultatua: 2018-06-12).
- (Ingelesez) Cine invisible Mursego. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
- (Gaztelaniaz) bitenieks, madars. director Emak Bakia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
- (Gaztelaniaz) «Maite Arroitajauregi (Mursego): «Creo que en Amama la música ayuda a realzar la estética de las imágenes»» diariovasco.com 20151022223023 (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
- Habitar (2015). (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
- "Akelarre publica su banda sonora" (Dod magazine).
- «Maite Arroitajauregik Goya saria irabazi du» etakitto.eus 2021-03-06 (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).