Murray Halberg
Sir Murray Gordon Halberg (Eketāhuna, 1933ko uztailaren 7a - Auckland, 2022ko azaroaren 30a) zeelandaberritar atleta izan zen.
Murray Halberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eketāhuna (en) , 1933ko uztailaren 7a |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Auckland, 2022ko azaroaren 30a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Avondale University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | iraupen-lasterkaria eta distantzia erdiko korrikalaria |
Pisua | 62 kilogramo |
Altuera | 178 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Errugbian jokatu zuen gaztetan, baina lesio larri batek erretiratzera behartu zuen eta Arthur Lydiard entrenatzailearen laguntzarekin atletismoan aritu zen.
1956ko Udako Olinpiar Jokoetan 11. postuan geratu zen 1.500 metroko lasterketan. 1960ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen 5.000 metroko lasterketan, eta bosgarren geratu zen 10.000 metrokoan.
1958ko eta 1962ko Commonwealth Txapelketetan hiru miliako lasterketako txapelduna ere izan zen.
Gero, jarduera filantropikoetan aritu zen eta kondekoratu egin zuten.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.