Murphy (garagardoa)
Murphy's Irish Stout delakoa 1856. urtetik aurrera Corkeko konderrian dagoen Murphy's Brewery garagardotegian ekoizten den garagardoa da. Esan liteke Irlandan Guinness garagardoak duen aurkaririk zuzenena dela. Herrialdeko garagardozaleen ohituraren arabera Guinness Dublin hirian edan ohi da (nahiz eta praktikan uharte osoan izan) eta Murphy's garagardoa berriz Cork hirian eta uhartearen hegoaldean (nagusiki Cork konderrian).
Bere lehiakideekin parekatuz gero, nagusiki mikatz eta astunagoak diren Guinness eta Beamish, Murphy´s garagardoa stout motako garagardo arin eta gozoagoa da. Bere zaporeak karamelu eta malta zaporeak ekartzen dizkigu gogora, eta "txokolatedun esnearen urrutiko arbasotzat" deskribatzen dute.
Esnearekin duen parekotasuna zaporea eta egituratik haratago doa; Murphyk ez du inongo karbonizazio arrastorik eta "capuccino sendo bat bezala, beltz, zerbitzatzen da", gainaldean apar pitin batekin -"burua deritzo".
Aparra, bereziki, bere izate trinko eta krematsuarengatik goratua da, bai eta bere dentsitate handiarengatik, azken ezaugarri honetxegatik koilara batez hartu daitekeela aipatzen da.
Urte ugariren ostean tokian-tokiko garagardo bat izanaz igaro ondoren, Heinekenek garagardotegia bereganatu egin zuen - honekin bat bere banaketaren zabalkundea eman zen - eta honela Murphy's garagardoak nazioarteko edarien komunitatera atera da. Bere hazkundea mundu osoan handia izan denez, Murphy's jadanik 70 herrialdeetan edan daiteke. Adibide gisa, The Daily Orange egunkariko "Beer Bites" zutabeak "lau edalontzitik hiru eta erdi"-ko sailkapena eman zion. Garagardozale adituek Murphy´s garagardoaren izaera biziago, ilunago eta sakonki onduagoa nabarmentzen diote beste amerikar garagardoekin parekatu ezkero.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Murphy's Irish Stout. Webgune Ofiziala