Murphy's War
Murphy's War (euskaraz Murphyren Gerra), 1971ko Peter Yates ingeles zinema zuzendariaren gerra film bat da. 1969ko Max Catto idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Peter O'Toole, Siân Phillips, Philippe Noiret eta Horst Janson aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda John Barry musikagileak konposatu zuen.
Murphy's War | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | Murphy's War |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Malta |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Peter Yates |
Gidoigilea(k) | Stirling Silliphant (en) |
Antzezlea(k) | |
Peter O'Toole Siân Phillips Philippe Noiret John Hallam Horst Janson Ingo Mogendorf (en) George Roubicek (en) Harry Fielder Bob Simmons (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Deeley |
Edizioa | John Glen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Barry |
Argazki-zuzendaria | Douglas Slocombe |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Venezuela |
Argumentu nagusia | Hegazkintza, Bigarren Mundu Gerra eta submarine warfare (en) |
Argumentua
Bigarren Mundu Gerraren azken fasea. U-Boot alemaniar itsaspeko batek Murphyren (Peter O'Toole) itsasontzia hondoratu eta bera ez beste eskifaia guztia gupidagabe tiro eginez hil du. Murphy bizirik atera den ontziko kide bakarra denez, une horretatik aurrera mendekatzea beste pentsamendurik ez du izango.
Aktoreak
- Peter O'Toole: Murphy
- Siân Phillips: Hayden doktorea
- Philippe Noiret: Louis Brezon
- Horst Janson: Lauchs komandantea, alemaniar itsaspekoaren kapitaina
- John Hallam: Ellis tenientea, RNMS Mount Kyle ur-hegazkinaren pilotua
- Ingo Mogendorf: Voght tenientea, alemaniar itsaspekoaren ofiziala
- Harry Fielder: Alemaniar itsaspeko eskifaiaren kidea
- George Roubicek: U-Booteko eskifaiaren kidea
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.