Murillo (Longida)
Murillo[1][lower-alpha 1] edo Murelu[2][lower-alpha 2] —edota, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Murillo Longida[lower-alpha 3] edo Murelu Longida[lower-alpha 4]— Longida ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
- Artikulu hau Longidako kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Murillo (argipena)».
Murillo | ||
---|---|---|
![]() | ||
![]() Herriko etxe bat | ||
| ||
![]() | ||
Kokapena | ||
Herrialdea | ![]() | |
Eskualdea | Pirinioaurrea | |
Udalerria | Longida | |
Administrazioa | ||
Mota | kontzeju | |
Izen ofiziala | ![]() | |
Burua (2019-2023) | Martin Huarte Ollo (kontzejuburua) | |
Posta kodea | 31481 | |
Herritarra | murilloar, mureluar | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°44′54″N 1°21′49″W | |
Azalera | 2,65 km² | |
Garaiera | 471 metro | |
Distantzia | 28,5 km (Iruñetik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 30 (2022: ![]() |
2022 urtean 30 biztanle zituen.
Bertako biztanleak murilloarrak edo mureluarrak dira.
Izena
Murillo edo Murelu toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[3]
- Murieyllo de Longuida (1268)
- Murillo cabo Artasso (1280)
- Murieyllo (1330)
- Murieillo (1336)
- Murillo (1534)
- Murillo'de Os' (1587)
- Murillo (1767)
- Murillo cabe Artaxo (1829)
- Murelu (1998)
Ezaugarriak
Geografia
Murillo Longida ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.
Klima
Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.
Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.
Estazio meteorologikoak
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.5 | 22.0 | 25.0 | 29.0 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 40.0 | 36.0 | 30.0 | 23.0 | 17.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.5 | 14.3 | 16.7 | 20.9 | 25.8 | 28.5 | 28.6 | 24.0 | 19.1 | 12.3 | 9.1 | 18.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.2 | 6.1 | 9.2 | 11.5 | 15.2 | 19.5 | 21.8 | 21.9 | 17.9 | 14.0 | 8.5 | 5.4 | 13.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.5 | 1.7 | 4.1 | 6.3 | 9.5 | 13.1 | 15.2 | 15.3 | 11.9 | 8.9 | 4.7 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -4.0 | -3.1 | -1.5 | 0.8 | 3.3 | 7.7 | 10.2 | 10.1 | 6.5 | 2.5 | -1.8 | -4.0 | -4.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 101.3 | 87.3 | 83.7 | 81.1 | 70.1 | 54.3 | 39.4 | 32.4 | 65.7 | 78.7 | 103.9 | 91.1 | 888.9 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 70.0 | 44.8 | 46.8 | 67.5 | 50.6 | 57.8 | 58.5 | 90.0 | 107.0 | 82.5 | 45.8 | 86.5 | 107.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.1 | 12.6 | 12.0 | 13.6 | 12.7 | 8.0 | 6.2 | 6.5 | 8.5 | 11.7 | 15.2 | 14.6 | 135.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.4 | 2.4 | 1.6 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Antzinako jaurerria izan zen, eta 1280an honako prestazio hauek zor zituen: 2 kahitze gari, beste horrenbeste garagar eta oloa, 16 gaileta ardo petxa bezala, 2 kahitze eta erdi gari, beste horrenbeste garagar eta olo eta 20 gaileta ardo afari gisa, eta cahiz 1 garia lapurtzea otsoaren truke. Joan II.ak Joan Beorlegi ezkutariari eman zion (1476).
Demografia
2022 urteko erroldaren arabera 30 biztanle zituen Murillok.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
31 | 29 | 29 | 31 | 29 | 33 | 28 | 26 | 26 | 34 | 34 | 34 | 34 | 34 | 53 | 34 | 33 | 33 | 35 | 31 | 31 |
Politika
Murilloko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Martin Huarte Ollo da.
Kontzejua
Murilloko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Martin Huarte Ollo da.
Kontzejuburuak
2011tik, Murillok kontzejuburu bat izan du:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
- | 2011 | 2015 |
- | 2015 | 2019 |
Martin Huarte Ollo | 2019 | jardunean |
Garraioa
Nafarroako Autobus Konpainiak Longida Iruñekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Longida sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Lizoainibar eta Urraulgoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Longida atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrozko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Jaiak
- Jasokundeko Andre Mariaren jaiak: irailaren bigarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza, XVIII. mendeko kristiau eliza, barroko estiloan.
- Murilloko zubia, Irati ibaiaren gaineko zubia, Erdi Aroan eraikita.
Oharrak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- Nafarroako Gobernua: Nafarroako Toponimia Ofiziala
- «Murillo - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Agoizko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Murelu Longida» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.