Txilinporta
Txilinporta edo murgil (Podiceps) podizipedidoen familiako zenbait hegaztiren izen arrunta, genero bat osatzen duena. Gorputzez ahatearen antzekoak dira, neurriz txikiagoak, 23-36 cm luze. Mokoa estua eta zorrotza dute; isatsa oso laburra eta zangoak oso atzean. Atzaparrak igerirako egokituak dituzte, zapalak eta zabalak, baina hatzak ez dituzte elkarri erantsiak. Europako mendebalean, Asiako hegoalde guztian, Afrikako hegoaldean eta Ipar Ameriketako mendebalean bizi dira. Arrainak eta intsektuak jaten dituzte batez ere. Txilinporta motarik ezagunenak hauek dira: Txiliporta txikia (Podiceps rufficollis), txiliporta lepabeltza (Podiceps caspicus) eta txiliporta lepagorria (Podiceps auritus).
Txilinporta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Podicipediformes |
Familia | Podicipedidae |
Generoa | Podiceps Latham, 1787
|
Azpibanaketa | |
Ikusi testua.
|
Espezieak
- Podiceps grisegena (Murgil lepagorria)
- Podiceps cristatus (Murgil handia)
- Podiceps auritus
- Podiceps nigricollis (Txilinporta lepabeltza)
- Podiceps andinus
- Podiceps major
- Podiceps occipitalis
- Podiceps taczanowskii
- Podiceps gallardoi
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-7-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.