Murgia (Oñati)
Murgia (-a artikuluarekin, deklinatzean Murgira, Murgiko...) Oñatiko baserri-auzoa da, herriko nukleotik hego-ekialdera, Berezaotik Ubao errekak bereizuta. 93 biztanle zituen 2020ko erroldan[1].
- Artikulu hau Oñatiko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Murgia (argipena)».
Murgia | |
---|---|
gune populatua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Eskualdea | Debagoiena |
Udalerria | Oñati |
INEk ezarritako kodea | 20059000700 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′25″N 2°23′51″W |
![]() | |
Demografia | |
Biztanleria | 82 (2022) |
Deskribapena
Baserri batzuk multzokatuta dauden nukleo bat bada Oñatitik 2 kilometrora, non Murgiko elizatxoa (Asentzioko ermita bertakoentzat, edo Igokundearen baseliza) eta eskola zaharra (orain auzotarren txokoa) aurki daitezkeen. Nukleo honetatik gertu dago Jauregi baserria, irudi enblematikoa duena: 21. mendearen lehen laurdenean Eroskik esnea saltzeko darabilen irudiaren jatorria da baserri honen profila (eraldatua, ezker-eskuin ardatzei buelta emanda), eta baita Oñatiko baserri-auzoen karteletako adierazgarria
Beste baserri batzuk sakabanatuago daude, esate baterako Santa Kruz errota edo Maristegi baserria. Nekazaritza esplotazio gisa Oñatin oraindik lantzen den azken baserrietako batzuk Murgian daude halaber[2].
Iruditegia
- Murgiko eskola zaharra, txokoa 21. mendean.
- Asentzioko edo Igokundearen baseliza.
- Jauregi baserria.
Erreferentziak
- Eustat. «Biztanleria Gipuzkoako biztanleria-entitateka, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera.» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
- Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).