Mexikar muralismo

Mexikar muralismoa mexikar margolaritzan eman zen mugimendua da. Mugimenduak 1920 eta 1960 bitartean izan zuen garai garrantzitsuena, ondorengo artista mexikarrengan ere eragina izan zuen arren.

Tenochtitlan hiria Azteka garaian erakusten duen Diego Rivera margolariaren murala. Mexiko Hiriko Jauregi Nazionalean.

Bere oinarri politikoengatik da ezaguna, batez ere Marxismoaren eragina jaso zuen eta Mexikoko iraultzaren ondorengo egoera politiko eta sozialarekin zerikusia izan zuen. Irakastea zuen helburu. Edozein arraza edo klase sozialeko pertsonak ikusi zezakeen toki publikoetan margotzen zuten. Momentuko egoera sozial eta politikoa eta herriaren historia deskribatzen zuten. Mexikoko jendea elkartzea eragin zuen.

Mugimenduari buruz

Mexikoko iraultzaren ondoren artista asko bere lurraren jatorrizko sustrai bila hasi zen. Mexikoko historia eta artea inspirazio iturri hartu zituzten, Mexikoko kolonaurreko kulturak eta herriak bereziki eta horrela Mexikar margolaritza birsortu zuten. Mexikoko muralismoak 1920. hamarkadatik Latinoamerikan eta Estatu Batuetan eragin nabarmena izan zuen.

Gaiak muralistek bizi zuten testuinguruaren araberakoak ziren: konkista, Mexikoko iraultza, industrializazioa, kultura herrikoieko pertsonai nagusiak, herriko ohiturak, Mexikoko buruzagiak, gizarte zibila, militarrak, sozialismoa eta kapitalismoa.

1920tik aurrera gobernuak artistak eskola, ministerioa, eliza eta museoetako hormak muralez margotzeko kontratatu zituen. Muralak Mexiko Hiriko eta Mexikoko beste hiri batzuetako eraikuntza ofizial gehienen hormetan aurkitu daitezke.

1940ko hamarkadan Estatu Batuetako "Works Progress Administration" agentziako arte mugimenduaren inspirazio iturri nagusia Mexikoko muralismoa izan zen. Mexikoko Diego Rivera margolaria New Yorkeko Rockefeller Center eta Detroit-eko Ford inbertitzaile pribatuek kontratatu zuten. New York-en lan egin zuen bitartean, lagundu zioten artistek harengandik freskoak margotzeko teknikak ikasi zituzten.

Artistak eta lanak

Diego Rivera margolariaren lana.
  • Diego Rivera. Bere lan garrantzitsuenetako batzuk: Paisai Zapatista eta Molendera
    • Mexikoko Jauregi Nazionala.
    • Batxilergo eskola nazionala.
    • Hezkuntza Publikoko Sekretaritzako bulego zentralak.
    • Detroit-eko Arte Institutua.
    • Igande arratsaldeko ametsa Mexiko Hiriko zuhaizti zentralean
Josep Renau margolariaren hispanitatearen muralaren zatia. Ohianeko kasinoan
  • Siqueirosen murala UNAMeko errektoretzan
    David Alfaro Siqueiros
    • Historia museo nazionala.
    • "Polyforum Cultural Siqueiros", Mexikoko hotelean.
    • Arte ederretako jauregia.
    • UNAM
    • Ohianeko kasinoa
    • Jaliskoko batxilergo eskola.
  • Gerardo Murillo
    • Oihaneko kasinoko hotela
  • José Clemente Orozco
    • Arte ederretako jauregia.
    • Mexikoko auzitegi gorena.
    • Guadalajarako Unibertsitatea.
  • Roberto Montenegro
    • Haizearen alegoria, 1928.
  • Federico Cantu
    • Apokalipsiko lau zaldunak, 1948.
  • Rufino Tamayo
  • Jorge Figeroa Akosta
    • Zientzia
  • Jorge González Camarena
    • Arte Ederretako jauregiaren museoko murala: Liberación.
    • Txileko Kontzeptzio unibertsitatearen artearen etxeko murala.
  • Desiderio Hernández Xochitiotzin
    • Tlaxcala Estatuko gobernuaren jauregia.
    • Apizaco hiriko seminario diozesanoa, Tlaxcala.
    • Pueblako katedralaren aurreko zeramika eraikuntza.
  • Pedro Nel Gómez
    • Cid antzokia, El Cid.
  • Juan O'Gorman arkitektoak ere muralak margotu zituen. Aipagarrienak: Chapultepec gazteluko "Independentzia". Eskailera nagusian Mexikoko historiako garai nagusienak adierazten dira eta pertsonairik esanguratsuenak azaltzen dira: Cuauhtémoc, Moctezuma, Hernán Cortés, Miguel Hidalgo, José María Morelos y Pavón, Porfirio Díaz, Emiliano Zapata eta Francisco Villa beste batzuen artean.
  • Pablo O'Higgins, Hezkuntza Publikoko idazkaritzako eta Chapingoko nekazaritza eskolako muralak.
  • Regina Raull, Bilbon jaiotako margolaria, erbesteratua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.