Muoi
Muoia (grezierako µ letratik izena hartzen du, eta letra horrekin adierazten da) oinarrizko partikula masibo bat da, leptoien bigarren belaunaldikoa. Bere espina 1/2 da. Elektroiak bezala karga elektriko negatiboa du, baina bere masa 200 aldiz handiagoa da, 105.7 MeV/c2. Leptoien barruan sailkatzen da, elektroiarekin (masa: 0.511 MeV/c2), tau partikularekin (masa 1776.82 MeV/c2) eta beste hiru neutrinoekin batera. Beste leptoiekin gertatzen den bezala ez da uste azpi-egiturarik duenik, hau da, bere barruan partikula sinpleagorik ez dagoela uste da.
Muoi | |
---|---|
Elkarreraginak | grabitazio, elkarrekintza elektromagnetiko eta elkarrekintza nuklear ahul |
Antipartikula | antimuon (en) |
Aurkitua | Carl David Anderson 1937 |
Masa inbariantea | 0,1134289257 Da |
Bataz besteko bizitza | 0 s |
Karga elektrikoa | −1 e |
Momentu magnetikoa | −0 J/T |
Beste partikula ezegonkor batzuek baino bizitza luzeagoa du (2,2 µs).
Bere antipartikulari lotuta dago, antimuoia (µ+).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.