Munto baserria
Munto Donostiako Aiete auzoan dagoen baserria izan zen, Aiete jauregitik gertu. XVI. mendean eraiki zen eta bi bide historikoen bidegurutzean zegoen: Goiko Galtzara, Donostia Baiona-Madril Errege-Bidearekin lotzen zuena eta Antigua eta Aiete lotzen zituen bidea. San Bartolome komentuarena izan zen, zeinak hara sartutako moja baten sari moduan jaso zuen.
Munto baserria | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′28″N 1°59′36″W |
![]() | |
Suntsipena | 2013 |
Donostiako setioan hiria erre ondoren, herritarren babeslekua izan zen. Halaber, karlistadetan kuartel moduan erabili zen. Ondoren eta XX. mendeko azken hamardaketara arte, sagardotegia eta bertsolarien topagunea izan zen.[1]
Bere egoera txarra dela eta, 2013ko otsailean eraitsia izan zen. Horren ondorioz, politikarien arteko polemika sortu zen, ondasun historikoa azkenean bota izanaren errua elkarri botaz.
![](../I/Munto_baserria_001.jpg.webp)
Erreferentziak
- Entre guerras y comidas de sidrería, www.diariovasco.com, 2008-08-08.